Urak deskontaminatzeko eta balorizatzeko nanomaterialak
BCMaterials-eko zientifikoek azken belaunaldiko nanomaterialak garatzen ari dira, jatorri naturaleko mintz polimerikoekin konbinatuta, urak deskontaminatzeko eta errebalorizatzeko. Material berri horiei esker, kutsatzaile berriak desagerraraz daitezke, hala nola antibiotikoak, bakterio erresistenteak eta metal astunak — artsenikoa, besteak beste —. Horrez gain, industriarako balio erantsi handiko elementu kritikoak berreskuratu daitezke, hala nola lur arraroak, kobaltoa edo litioa.
Ikerketa garrantzitsu hau MERLIN eta SELFAQUASENS Europako bi proiektutan kokatzen da, nazioarteko hainbat bazkiderekin lankidetzan garatutakoak. Bien helburua da jatorri naturaleko polimeroetan oinarritutako mintzak/iragazkiak sortzea, uretan dauden kutsatzaileak degradatzeko edo xurgatzeko gai diren nanomaterialekin funtzionalizatuta.
Fotokatalisi bidezko degradazioa
MERLIN proiektuan, BCMaterialsek mintzak lantzen ditu, eta horiek eguzki-argia aprobetxatzen dute sortzen diren kutsatzaileak degradatzeko. Maibelín Rosales proiektuaren zientzialari arduradunak azaldu duenez, eskala nanometrikoko ingeniaritza erabiltzen da material erdieroale fotokatalitikoak diseinatzeko, oxido metaliko ugarietan eta ekonomikoetan oinarrituta. Material horiek degradazio kimikoko prozesuak aktibatzeaz gain, beroa sortzen dute eguzki-energia xurgatzean, kutsatzaileak ur garbi bihurtzeko prozesua azkartuz. Teknologia hori aurrerapen garrantzitsua da lehen mailako osasun publikoko arazo baten aurrean; izan ere, mikrobioen aurkako erresistentziak 35.000 heriotza eragiten ditu urtero Europan, eta kopuru hori izugarri handitu daiteke datozen hamarkadetan.
Konposatu metal-organikoen bidezko xurgapena
Bestalde, SELFAQUASENS proiektuaren ardatza konposatu metal-organikoen (MOFs) bidez kutsatzaileak xurgatzea da, 2025eko Kimikako Nobel Sariaren ondoren nazioartean ezagunak direnak. Mintz horiei esker, metal astunak harrapa daitezke eta kutsatutako uretan dauden elementu estrategikoak berreskura daitezke, hala nola meatzaritzakoak edo litioan aberatsak diren gatzunetakoak. Gainera, uraren tratamendua optimizatzen duten monitorizazio-sistemak dituzte, ingurumena, osasuna eta ekonomia babesten laguntzen dutenak.
Related news
Karbono-puntuei buruzko artikulu berria ‘Mapping Ignorance’ blogean
BCMaterialsek ekarpen berri bat egin dio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mapping Ignorance zientzia-dibulgazioko blogari. "All that glows is not a…BCMaterialsek bizitza hobetzeko materialak eraman ditu Zientzia Astera
BCMaterialsek EHUren Zientzia Astearen beste edizio batean parte hartu du, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Ohi bezala, gure zentroak aste osoan zehar Bizkaia Aretoan egon diren zientzia-txokoetako bat…Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…