BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM, Biofisika Institutua eta BCMaterials. Hirugarren edizio honetan, Bizkaiko Lehen Hezkuntzako 250 ikasle baino gehiagok neurozientzia, klima-aldaketa, matematika, materialak, biomedikuntza eta bioteknologia esperimentatu zituzten.
BCMaterialsen bi tailer prestatu genituen, materialak eguneroko erronken atzean daudela erakusteko, hala nola uraren garbiketan eta medikuntzaren aurrerapenetan.
Ura garbitu eta baliotu
«MOFak: ura garbitzen duten hauts “magikoak”» tailerrean, ikasleek material horiek nola funtzionatzen duten ikasi zuten. MOFak, hau da, egitura metal-organikoak, metal-atomoz eta molekula organikoz osatutako material porotsuak dira, eta belaki txikien gisa jokatzen dute, uraren kutsatzaileak atxikitzeko gai baitira. Tailerrean, parte-hartzaileek egiaztatu zuten MOFek meatzaritza-ustiapenetatik datozen uretan funtzio hori nola betetzen duten eta, aldi berean, litio, kobalto edo urre bezalako elementu baliotsuak nola berreskura ditzaketen. Ainara Marigómez eta Marco Montesi ikertzaileek gidatu zuten jarduera.
Aplikazio ugari dituzten hidrogelak
«Likidotik materialera: egin zeure hidrogela» tailerrean, Ane Garcíak eta Guillermo Conejok azaldu zuten zer diren hidrogelak: ur-kantitate handiak atxikitzeko gai diren polimero-sareak. Halaber, medikuntzan, bioteknologian eta nekazaritzan nola erabiltzen diren erakutsi zuten. Ondoren, talde bakoitzak bere hidrogel-esferak egin zituen.
BeZientzia Bizkaiko BERC zentro guztiek antolatu zuten, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Rural Kutxaren babesarekin. Honelako jarduerek materialen zientzia hurrengo ikertzaile belaunaldiengana hurbiltzen dute, eta ikerketak gizarteko erronkei aurre egiten nola laguntzen duen erakusten dute.
Related news
Karbono-puntuei buruzko artikulu berria ‘Mapping Ignorance’ blogean
BCMaterialsek ekarpen berri bat egin dio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mapping Ignorance zientzia-dibulgazioko blogari. "All that glows is not a…BCMaterialsek bizitza hobetzeko materialak eraman ditu Zientzia Astera
BCMaterialsek EHUren Zientzia Astearen beste edizio batean parte hartu du, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Ohi bezala, gure zentroak aste osoan zehar Bizkaia Aretoan egon diren zientzia-txokoetako bat…Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…