BCMaterialsek bizitza hobetzeko materialak eraman ditu Zientzia Astera

BCMaterialsek EHUren Zientzia Astearen beste edizio batean parte hartu du, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Ohi bezala, gure zentroak aste osoan zehar Bizkaia Aretoan egon diren zientzia-txokoetako bat izan du. Ehunka lagun hurbildu dira gure standera, besteak beste, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak, familiak eta, oro har, herritarrak. Helburua materialen zientziaren aplikazioak eta horiek pertsonen eguneroko bizitzan duten eragina ezagutaraztea izan da, esperimentu erraz eta erakargarrien bidez.

BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara

BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM, Biofisika Institutua eta BCMaterials. Hirugarren edizio honetan, Bizkaiko Lehen Hezkuntzako 250 ikasle baino gehiagok neurozientzia, klima-aldaketa, matematika, materialak, biomedikuntza eta bioteknologia esperimentatu zituzten.

BCMaterials jarduerak Emakumeak Zientzian ekimenean

Aurten, Emakumeak Zientzian ekimenaren sortzearen 10. urteurrena betetzen da. Zientziaren Emakume eta Neskatoaren Astean zehar zientzia-dibulgazioko jarduerak antolatzen dituzten 30 euskal erakunde baino gehiago biltzen dira ekimen honetan. BCMaterialsek bat egiten du ospakizunarekin, ez bakarrik hirugarren urtez jarraian Emakumeak Zientzian elkartearen koordinazio-taldearen parte gisa, baita programaren barruan egingo diren hainbat jardueraren bitartez ere.

Maibelin Rosalesi elkarrizketa "STEMlab podcast" -en

Marie Curie Maibelin Rosales gure doktoretza-ondoko ikertzailea Bizkaiko Foru Aldundiko "STEMlab podcast" saileko protagonistetako bat da. Podcast horien helburua da emakumeen lana ezagutaraztea (zientzialariak, irakasleak edo beste profil batzuetakoak) eta ikasle gazteak inspiratzea, nahi izanez gero, beren karrerak STEAM adarretan (Science, Technology, Engineering, Arts, Mathematics) garatzeko aukera izan dezaten.

BCMaterials-ek bere fabrikazio gehigarriko lana "First Lego League"-n erakusten du

BCMaterials-ek material berriei buruzko ikerketa fabrikazio gehigarriaren bidez egindako ikerketa aurkeztu zuen Euskadin martxoaren 2an egin zen "First Lego League" txapelketaren barruan. Hain zuzen ere, UPV/EHUk antolatutako Gasteizko txapelketan jarri ziren zientzia eta teknologiako standetan parte hartu zuen zentroak.

BCMaterials-ek Emakumeak Zientzian ekimenarekin bat egiten du

BCMaterials Emakumeak Zientzian ekimenaren erakunde koordinatzaile gisa bat egin da aurten. Kolektibo honek jarduera-programa zabala garatzen du urtero Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren inguruan. Zortzigarren edizio honetan, Emakumeak Zientzian, 60 jarduera baino gehiago antolatuko dira: bisitak, tailerrak, hitzaldiak eta mahai-inguruak, erakusketak, zinema-emanaldiak, STEM prestakuntza...

Subscribe to Gizartearentzako zientzia