Sei ikerketa-proiektu berri Elkartek 2026 programan
BCMaterialsek Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Elkartek 2026 programaren barruan onartutako sei proiektu berritan parte hartuko du. Proiektuek zentroaren lau ikerketa-arlo nagusiak hartzen dituzte: ingurumenerako materialak, osasunarekin lotutako materialak, energia sortzeko eta biltegiratzeko materialak eta teknologia digitaletarako materialak. Jarraian, proiektu bakoitzaren ezaugarri nagusiak laburbilduko ditugu.
CICe2026: egoera solidoko bateriak
José María Porro SETNeko presidente berria
José María “Txema” Porro Azpiazu BCMaterialseko Ikerbasque Research Fellow eta Ramón y Cajal ikertzailea Espainiako Neutroi Tekniken Elkarteko (SETN) presidente izendatu dute. Karguan María Teresa Fernández Díaz ordezkatuko du, Frantziako Grenoble hiriko Laue-Langevin Institutuko (ILL) ikertzailea.
Izendapena SETN elkartearen Batzar Nagusian egin zen, uztailaren 13tik 15era Bilbon egindako Espainiako Neutroi Tekniken Elkartearen XII. Nazioarteko Bileraren barruan.
Karolina Zofia Milowska BCMaterialseko ikertzaile berria
BCMaterialsek ongietorria eman dio Karolina Zofia Milowskari, zentroan Ikerbasque Research Fellow eta Ramón y Cajal Fellow ikertzaile gisa hasi baita. Zientzia Fisikoetan doktorea da Varsoviako Unibertsitatean, eta nazioarteko ibilbide sendoa egin du Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatean, Cambridgeko Unibertsitatean eta CIC nanoGUNEn, besteak beste. Haren ibilbideak hainbat aitortza jaso ditu; tartean, Estatuko Ikerketa Agentziaren R3 ziurtagiria eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Venia Docendi gaikuntza.
Beste bisita estrategiko bat Txinara
Azken urteotan, unibertsitateen, ikerketa-zentroen eta enpresa txinatarren eta BCMaterialsen arteko lankidetza zientifikoa sendotuz joan da hainbat akordio, ikerketa-egonaldi eta proiekturen bidez. Zentroak lankidetza estrategikoa indartzen jarraitzen du, maiatzean Senentxu Lanceros-Méndez BCMaterials-eko zuzendari zientifikoak eta Ikerbasque Research Professor Qi Zhang-ek egindako bisitekin.
Sara Martín eta Stefano Lunghi, BCMaterialseko ikertzaile berriak
BCMaterialsetik ongietorria egiten diegu gure ikertzaileak osatzen dituzten bi pertsona berriri: Sara Martín Iglesias, Material Aktibo eta Adimendunen arloko doktoratu ondoko ikertzaileari, eta baita Stefano Lunghi, Material Mikro eta Nanoegituratuen arloko doktoratu aurreko ikertzaileari ere.
Urak deskontaminatzeko eta balorizatzeko nanomaterialak
BCMaterials-eko zientifikoek azken belaunaldiko nanomaterialak garatzen ari dira, jatorri naturaleko mintz polimerikoekin konbinatuta, urak deskontaminatzeko eta errebalorizatzeko. Material berri horiei esker, kutsatzaile berriak desagerraraz daitezke, hala nola antibiotikoak, bakterio erresistenteak eta metal astunak — artsenikoa, besteak beste —. Horrez gain, industriarako balio erantsi handiko elementu kritikoak berreskuratu daitezke, hala nola lur arraroak, kobaltoa edo litioa.
Hiru ikertzaile berriak BCMaterials-en
Urte berriak hiru zientzialari berri ekarri ditu BCMaterialsera. Karen Cano eta Mikel Russo doktoratu aurreko ikertzaileak eta Jules Marcone doktoratu ondoko ikertzailea dira. Hainbat ibilbide zientifikotatik, materialen zientzia garatzen lagunduko dute hainbat arlotan, hala nola material aktibo eta adimendunetan, material nanoegituratuetan eta materialen zientzia konputazionalean.
Karen Cano
Proteina artifizialak gailu energetiko azkar, jasangarri eta biobateragarrietarako
CIC biomaGUNE, BCMaterials eta CIC energiGUNE euskal ikerketa-zentroetako ikertzaileek proteina-mota bat aldatzea lortu dute elektrizitatea garraiatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna izan dezaten. Proteina horiek material eroale jasangarri, eraginkor eta biobateragarriak sortzeko erabil daitezke. Oso material egonkorrak eta prozesatzeko errazak dira, eta, horri esker, prozesu industrialetan integra daitezke.
BCMaterialsek haurren minbiziaren aurkako biosentsoreak garatzen laguntzen du
Zaragozako Unibertsitateko BCMaterials-ek, Aragoiko Ingeniaritzako Ikerketa Unibertsitate Institutuarekin (I3A) lankidetzan, tumore-zelulen potentzial gaiztoa ebaluatzeko biosentsoreak sortzeko eta aplikatzeko MICROBIOSENS proiektua garatzen du. Proiektu honek Aragoiko Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen (Aspanoa) finantziazioa du.
BCMaterialsek ‘Generación de Conocimiento’ programaren lau proiektu berri abiarazi ditu
BCMaterialsek lau ikerketa-proiektu berri garatuko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatutako ‘Generación de Conocimiento’ programaren barruan. Proiektuek material berrien ikerketatik oso bereizitako alderdiak hartuko dituzte: material magnetoaktiboak eta elektroaktiboak karakterizatzeko simulazio konputazional berrien proposamenak, nanomaterialen sintesi kimikoko sistema berritzaileak, erregai sintetikoetarako katalizatzaile jasangarriak eta prevoskitako eguzki-zelula berrien sorkuntza.