Ikerketarako Giza Baliabideen Bikaintasuna

Kontratazio ireki, garden eta merezimenduetan oinarritutakoaren aldeko konpromisoa

 

2000. urtean, Europar Batasunak Europako Ikerketa Esparrua (EIE) sortu zuen, Europako erakundeen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin, ikerketaren arloko lankidetza estuagoaren eta ikerketa-azpiegituren koordinazio hobearen bidez.

hsr4r logo

 

Europako Ikerketa Esparruaren (EIE) garapenean laguntzeko, Europako Batzordeak Ikertzaileen Europako Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea (Gutuna eta Kodea) ezarri zituen 2005ean. Gutunak eta Kodeak ikertzaileak kontratatzeko prozesu irekiak, gardenak eta merezimenduetan oinarritutakoak bermatzen dituzte, lan-baldintza egokiak sustatzen dituzte eta ikertzaileen garapen profesionala bultzatzen dute, haien ibilbide profesionalaren etapa guztietan. Era berean, ikertzaileen nazioarteko, sektore arteko eta diziplina arteko mugikortasuna aitortzearen eta balioestearen garrantzia azpimarratzen dute. Gutuna eta Kodea erakunde bakoitzean ezartzeko, Europako Batzordeak Ikertzaileentzako Giza Baliabideen Estrategia (HRS4R) garatu zuen, dagokion akreditazioarekin batera.

Europako Ikerketa Esparruan duen lehiakortasuna indartzeko konpromisoaren barruan, BCMaterials Fundazioak Ikertzaileen Europako Gutunarekin eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodearekin bat egin zuen 2022ko uztailaren 14an. Dokumentu horiek ikertzaileen, erakunde enplegatzaileen eta erakunde finantzatzaileen eskubideak eta betebeharrak ezartzen dituzte, baita kontratazio-prozedura gardenak eta bidezkoak ere.

2022ko uztailean, BCMaterials Fundazioak «HR Excellence in Research» aintzatespena lortzeko eskaera aurkeztu zuen, HRS4R ekintza-planaren ezarpenean oinarrituta. Erakundeak 2023ko martxoan lortu zuen aintzatespen hori.

Konpromiso-adierazpena

Ekintza-plana

Informazio gehiago:

HRS4R

Ikertzaileen Europako Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea

 

 

BCMaterialsek 2023ko martxoan «HR Excellence in Research» zigilua lortu zuen, HRS4R ekintza-plana ezartzeari esker.