BCMaterialsen erabateko partaidetza Zientzia Astean
BCMaterialsek modu nabarmenean parte hartu zuen UPV/EHUk antolatu zuen 2023ko Zientzia Astean, azaroaren 8tik 12ra arte. Bost egun horietan, zentroak erakustoki bat ("zientzia-txokoa") antolatu zuen Bilboko Bizkaia Aretoan, eta ehunka bisitari hartu zituen, batez ere ikasleak eta familiak.
"Beste mundu bat (materialki) posible da" izenburupean, "zientzia-txokoa"ren helburua zen adibide praktikoen eta esperimentuen bidez erakustea nola materialen zientziak laguntzen duen osasunaren, energiaren edo ingurumenaren arloko konponbideak ematen. Adibidez, konposatu metal-organikoekin (MOF) esperimentuak egin genituen, airean substantzia kutsatzaileak detektatzeko edo uretan harrapatzeko gai direla frogatzeko. Bigarren esperimentuan, MOFak ingurune urtsutik kutsatzaileak ateratzeaz gain, balio-elementuak bereizteko gai ziren, ondoren industrian erabiltzeko. Esperimentu horiek BCMaterialesek parte hartzen duen nazioarteko proiektuetan egindako lanaren emaitza dira, hala nola Indesmof, Tailing32Green edo Solarsenic proiektuetan ikusten denez.
Minbiziaren aurkako 3D inprimaketa
Erakustokiaren beste erakusleetako batek lotura estua zuen osasun-soluzioekin; zehazki, hezur-minbizia duten pazienteentzako tratamenduarekin. Hezur-tumoreak dituzten pazienteetatik ateratzen diren hezur-zatiak ordezkatzeko gai diren nanopartikulak dituzten 3D inprimatutako material polimerikoak erakutsi genituen. Material horiek propietate piezolektrikoak dituzte, eta hezurra birsortzea ahalbidetuko dute, tumoreak inguruan ugaltzeko arriskurik gabe.
Energiarako materialen planoan, bisitariek karbono-paperarekin funtzionatzeko gai den kapazitore bat ikusi zuten martxan, gailu horietan erabili ohi diren metal kutsatzaileen ordez. Esperimentu horri esker, bateria ekodiseinatuei buruzko BCMaterialen proiektuak testuinguruan kokatu ahal izan ziren. Bateria horiek elikatzen duten gailuaren neurrira egiten dira, ingurumenerako kaltegarriak ez diren materialekin egiten dira eta birziklagarriak, konpostagarriak edo biodegradagarriak dira.
Zeta oinarri duten materialei buruzko tailer interesgarria
Zientzia txokoaz gain, BCMaterialsek "Zeta: material bat beste guztiak ordezkatzeko" tailerra aurkeztu zuen. Tailerra ostiral arratsaldean, hilak 10, egin zen Bilbon, eta larunbat goizean, hilak 11, Donostian. Tailerreko parte-hartzaileek zetazko harren kapuluetatik atera daitezkeen materialak esperimentatu ahal izan zituzten, prozesuan zehar tratamendu desberdinak aplikatuz.
Related news
Aritz Villar, BCMaterialseko doktore berria
Aritz Villar zoriondu nahi dugu EHUn Materialen Zientzia eta Teknologian doktoretza lortzeagatik. Uztailaren 17an Aritzek ‘Ultrafast All-Optical Switching in Co/Pt multilayer thin films’izeneko…Sei ikerketa-proiektu berri Elkartek 2026 programan
BCMaterialsek Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Elkartek 2026 programaren barruan onartutako sei proiektu berritan parte hartuko du. Proiektuek zentroaren lau ikerketa-arlo nagusiak hartzen dituzte:…José María Porro SETNeko presidente berria
José María “Txema” Porro Azpiazu BCMaterialseko Ikerbasque Research Fellow eta Ramón y Cajal ikertzailea Espainiako Neutroi Tekniken Elkarteko (SETN) presidente izendatu dute. Karguan María Teresa…SETN 2026: neutroi-zientziari eta lankidetzari eskainitako hiru egun Bilbon
Uztailaren 13tik 15era, Bilbok Espainiako Neutroi Tekniken Elkartearen Nazioarteko XII. Bilera hartu du, SETN 2026. Topaketak estatuko eta nazioarteko ehun aditu inguru bildu ditu, neutroi-zientzian…