Josu Fernández Maestu, BCMaterialseko doktore berria

Josu Fernández Maestu zoriondu nahi dugu Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Materialen Zientzia eta Teknologiako doktore-titulua lortu duelako.

Joan den azaroaren 20an, bikain defendatu zuen «Functional Printed Magnetic and Electromagnetic Devices: Design, Fabrication and Applications» (Inprimatutako gailu magnetiko eta elektromagnetiko funtzionalak: diseinua, fabrikazioa eta aplikazioak) izenburuko doktore-tesia.

Tesia BCMaterialseko Carmen Rial Tubio eta Senentxu Lanceros-Méndez ikertzaileek zuzendu dute, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Jon Gutiérrez izan da tutorea.

Gure zorionik beroenak Josuri, tesiaren zuzendariei eta tutoreari!

Related news

See all news