BCMaterials-eko hiru ikertzaile, TalentON europar ekitaldian parte hartuko duten 100 zientzialari gazteen artean
Irailaren 14tik 18ra, Leire Celaya, Amaia Zarandona eta Fangyuan Zheng BCMaterialseko ikertzaileek EU TalentON ekitaldian parte hartuko dute. Europar Batasunak antolatutako ekitaldi horrek Leidenen (Herbehereak) hainbat herrialdetako ehun zientzialari gazte bilduko ditu, Horizon Europe programan jasotako bost misioetarako irtenbideak emateko.