Txinarako bidaia instituzionala
Qi Zhang, Ikerbasque Research Professor eta Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterials.eko zuzendari zientifikoak, Txinara joan zen herrialde hartako akademiko eta ikerketa zentro garrantzitsuenetako bi bisitatzera: Nanjing-eko Aeronautika eta Astronautikako Unibertsitatea eta Wuhango Unibertsitateko Materialen Zientzia eta Ingeniaritzako Nazioarteko Eskola.
Bisitaren helburua bi erakundeekiko harreman instituzionalak sendotzea zen, eta zentro horietako eta BCMaterialseko ikertzaileak eta ikasleak trukatzera bideratutako lankidetzak hastea.
Bisitaldian, bi erakundeek Senentxu Lanceros-Mendez irakasle bisitari gisa nabarmendu zuten. “Oso ohoratua eta eskertua sentitzen naiz horregatik”, dio gure zuzendari zientifikoak. “Harrera zoragarria izan dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu bi zentro ospetsu horiei etorkizuneko lankidetzetarako prest egoteagatik”, gehitu du Lanceros-Mendezek.

Related news
BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…