Track the Twin: puntu kuantikoak hobetzeko biki digitalak
BCMaterials-ek parte hartzen duen Marie Curie "Track The Twin" doktore-sarea abian da. Proiektu honen helburua da puntu kuantikoen errendimendua denboran zehar hobetzea, biki digitalak sortuz. Xede zientifiko hutsaren maila berean, "Track The Twin" ek hainbat herrialdetako doktoratu aurreko ikasleak prestatzea du helburu, besteak beste, arlo hauetan: puntu kuantikoen sintesia, analisi estrukturala edo materialen zientzia konputazionaleko simulazioak.
Puntu kuantikoak nanomaterial berritzaileen trantsizio arrakastatsuaren adibide argia dira laborategitik merkatura. Izan ere, puntu kuantikoetako ikerketak Kimikako Nobel saria jaso zuen 2023an. Gaur egun, gailu elektroniko hobeak eta eraginkorragoak izatea ahalbidetzen digute (adibidez, irudi-kalitate handiagoa eta kontsumo txikiagoa duten telebistak), energia berriztagarria sortzeko gailuetan daude, bioteknologian dituzten aukerak aztertzen dira...
Aplikazio horiek karga iraunkorren pean mantentzen dituzte puntu kuantikoak, hala nola argiztapen konstantea, tenperatura altuak edo ingurumen-agenteekiko esposizioa. Zahartzean erresilienteak izan daitezen eta kargek errendimendua gal dezaten lortzeko ahaleginak luzeak eta garestiak dira. Horregatik egin du "Track The twin" -ek biki digitalak egiteko apustua, ikerketa sakona eta ez hain garestia egin ahal izateko.
Ganteko Unibertsitatea (Belgika) buru duen "Track The Twin" sarearen partzuergoa Europako 14 unibertsitatek, ikerketa-zentrok eta enpresak osatzen dute. BCMaterials, UPV/EHUrekin batera, proiektuan parte hartu duten bi euskal erakundeak dira. Gure zentroan, ikertzaileak materialen zientzia konputazionalean espezializatuko dira, Ikerbasque Professor Ivan Infanteren gainbegiradapean, eta teknika neutronikoen bidezko karakterizazioan, Ikerbasque Fellow Jose María Porro Azpiazuk gidatuta.
Related news
BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…