Tokyo Institute of Technologyra bisita instituzionala Japonian
Urriaren amaieran, Senentxu Lanceros-Méndez BCMaterials-eko zuzendari zientifikoak bisita instituzionala egin zuen Tokyo Institute of Technologyra (Tokio Tech), gure zentroaren izenean. Tokio Tech-en eta BCMaterials-en arteko lankidetza eremu berrietara zabaltzea zen bisitaren helburua.
Bileren programa trinko baten barruan, Lanceros-Méndez bi hitzaldi egitera gonbidatu zuten. Lehenengoa, “Next generation multifunctional materials for a digital and sustainable economy” izenekoa, Laboratory for Future Interdisciplinary Research of Science and Technology delakoan egin zen.
Bigarren hitzaldia, Tokyo Tech Open Lab hitzaldi-ziklo ospetsuen barruan, “Printable magnetoactive smart and functional materials: from materials processing to applications” izan zen.
BCMaterials-eko zientzia-zuzendariak oso positibotzat jo zuen bisita instituzional hori: “Aukera bikaina izan da Tokio Tech-ek material berrien zientzian egin duen lan bikaina sakonago ezagutzeko eta, aldi berean, BCMaterials-en egin ditugun azken aurrerapenak aurkezteko. Ziur nago gure lankidetzak proiektu berriak ekarriko dituela laster”.

Related news
BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…