Subhajit Dutta, BCMaterials-eko doktoratu ondoko ikertzaile berriari ongietorria
BCMaterials-ek ongi etorria eman nahi dio doktoratu ondoko ikertzaile berri bati, Subhajit Dutta doktoreari. Duttak Kalkutako Unibertsitateko (India) Kimikako gradua lortu zuen 2014. urtean, eta master-ikasketak egin zituen unibertsitate berean 2016. urtean. Ondoren doktoretza ikasketak egin zituen Pune-ko Indian Institute of Science Education and Research (IISER)-en, Sujit K. Ghosh irakaslearen gidaritzapean. 2022an lortu zuen doktoretza.
Dutta doktoreak Stefan Wuttke Ikerbasque Research Professor-ekin egingo du lan BCMaterials-en, Human Science Frontiers Program-en (HFSP) esparruan. Ingurumen-aplikazioetarako MOF funtzionalen eta material porotsu hierarkikoen sintesia eta karakterizazioa izango ditu ardatz.
Ongi etorri BCMaterials-era, Subhajit!
Related news
BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…