Sei ikertzaile berri BCMaterials-en
Ezkerretik eskuinera: Aingeru Ramos, Mario Fernández, Elvira Vidal, Jesús Alcaine, Santiago Ceballos and Zain Ul Abideen.
BCMaterials-ek ongietorria eman die azken egunotan gure zentroan sartu diren sei ikertzaile berriri. Elvira Vidal, Aingeru Ramos, Zain ul Abideeen, Santiago Ceballos, Jesús Alcaine eta Mario Fernández dira. Lehenengo bostak doktoretza aurreko ikertzaileak dira, eta seigarrena, doktoretza ondokoa.
Sarrera berri horietako hiru Materialen Zientzia Konputazionalaren zeharkako ikerketa-lerroari lotzen zaizkio. Mario Fernandezek Ivan Infanterekin (Ikerbasque Research Professor) koordinatuta lan egingo du nanokimika konputazionalaren arloan. Bestalde, Aingeru Ramosek eta Zain Ul Abideenek Ivan Coluzza Ikerbasque Professorearen ikuskaritzapean egingo dute ikerketa. Lehenengoak algoritmo kuantikoak garatuko ditu proteinen tolesturaren arloan simulazioak egiteko; bigarrenak kimika konputazionalerako egokitu daitekeen ikaskuntza automatikoko plataforma baten garapenean parte hartuko du.
Elvira Vidal BCMaterials-ekin bat egiten du Material Mikro eta Nanoegituratuen lerroaren barruan. Roberto Fernández de Luisekin, gure zentroko Research Fellow-ekin, lan egingo du Vidalek, ingurumen-zientzian eta energia berdearen sorreran aplikazioak dituzten MOFak garatzeko.
Santiago Ceballos ikertzaile kolonbiarra Material eta Azalera Funtzional Aurreratuen lerroan sartu da. Daniel Salazarrek,BCMaterials-eko Research Fellow-ak, gainbegiratuko du bere lana. Burdinazko eta paladiozko aleazioetan oinarritutako nanoteknologia berriak sortzen lan egingo du, ultra sentsibilitate handiko hidrogeno-sentsoreetarako.
BCMaterialsera iritsi berri den seigarren ikertzailea, Jesús Alcaine, Zientzia Neutronikoen zeharkako lerroan sartuko da. Alcainek spin ice simulazio kuantikoak ikertuko ditu, José María Porro, Ikerbasque Research Professore-k gainbegiratuta.
Lanpostu berri hauei buruz, nabarmentzekoa da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Ikur estrategiaren zeregin garrantzitsua, lanpostuko hauetako batzuk finantziatu egin baitu.
Related news
Sei ikerketa-proiektu berri Elkartek 2026 programan
BCMaterialsek Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Elkartek 2026 programaren barruan onartutako sei proiektu berritan parte hartuko du. Proiektuek zentroaren lau ikerketa-arlo nagusiak hartzen dituzte:…Aritz Villar, BCMaterialseko doktore berria
Aritz Villar zoriondu nahi dugu EHUn Materialen Zientzia eta Teknologian doktoretza lortzeagatik. Uztailaren 17an Aritzek ‘Ultrafast All-Optical Switching in Co/Pt multilayer thin films’izeneko…José María Porro SETNeko presidente berria
José María “Txema” Porro Azpiazu BCMaterialseko Ikerbasque Research Fellow eta Ramón y Cajal ikertzailea Espainiako Neutroi Tekniken Elkarteko (SETN) presidente izendatu dute. Karguan María Teresa…SETN 2026: neutroi-zientziari eta lankidetzari eskainitako hiru egun Bilbon
Uztailaren 13tik 15era, Bilbok Espainiako Neutroi Tekniken Elkartearen Nazioarteko XII. Bilera hartu du, SETN 2026. Topaketak estatuko eta nazioarteko ehun aditu inguru bildu ditu, neutroi-zientzian…