Sara Martín eta Stefano Lunghi, BCMaterialseko ikertzaile berriak
BCMaterialsetik ongietorria egiten diegu gure ikertzaileak osatzen dituzten bi pertsona berriri: Sara Martín Iglesias, Material Aktibo eta Adimendunen arloko doktoratu ondoko ikertzaileari, eta baita Stefano Lunghi, Material Mikro eta Nanoegituratuen arloko doktoratu aurreko ikertzaileari ere.
Sara Martín Iglesias doktoreak lotura estua du BCMaterialsekin, doktoratu aurreko ikertzaile gisa lan egin baitzuen azken urteetan. 2025ean lortu zuen doktoretza, "Mechanisms regulating the cell response to the surface electric potential of biomaterials" izeneko tesiarekin. Martín Iglesias 2017an graduatu zen Bioteknologian, Leongo Unibertsitatean, eta Bioteknologia Biomedikoan masterra egin zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, 2019an. Material biodegradagarrietatik abiatuta, ehunak birsortzen lan egingo du.
Bestalde, Stefano Lunghik gure zentroan hasi zuen bere ibilbidea, Milano Bicocca Unibertsitatean (Italia) Material Berrien gradua eta masterra egin ondoren. Lunghik nanoteknologiaren eta espektroskopiaren arloetan garatu du bere prestakuntza. Burbuilen inprimaketa izeneko teknika bat garatzen lan egingo du, nanopartikuletatik abiatuta materialak sintetizatzeko erabiltzen dena. Teknika horren garapenari esker, sentsoreak zehaztasun eta kontrol mikrometriko handiz inprimatu ahal izango dira, metodologia ekonomiko eta oso produktibo baten bidez.
Related news
BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…Artikulu berria Zientzia Kaieran: planetaren mugak errespetatzen dituzten bateria eramangarriak
Digitalizazioak gailuen bizitza baliagarria laburtu eta hondakin elektronikoak areagotu ditu: 53,6 milioi tona 2019an, Nazio Batuen arabera, eta 110 milioi tona aurreikusten dira 2050erako.…