Mingcai Zhao, doktoratu ondoko ikertzaile berria
BCMaterials-ek doktoratu ondoko ikertzaile berri bat du: Mingcai Zhao. Nanjing-eko (NUAA, Txina) Aeronautika eta Astronautika Unibertsitateko Nanoteknologia eta Nanozientziako Master eta Doktoretza titulua du Zhaok. Zientzialari horrek silizio amorfozko nanopartikulak prestatzeko ion-litiozko baterietan material anodiko gisa aplikatzeko ikerketa-ildoa garatu du.
BCMaterials-eko doktoratu ondoko ikertzaile berri gisa, Zhaoren ikerketak lotura izango du siliziozko anodoaren materialekin eta egoera solidoko elektrolitoekin, ion-litiozko baterietan aplikatzeko. Gure zentroan, sartu berri den zientzialariak Qi Zhang Ikerbasque Research Professor-ekin lankidetzan jardungo du.
Related news
Artikulu berria Zientzia Kaieran: planetaren mugak errespetatzen dituzten bateria eramangarriak
Digitalizazioak gailuen bizitza baliagarria laburtu eta hondakin elektronikoak areagotu ditu: 53,6 milioi tona 2019an, Nazio Batuen arabera, eta 110 milioi tona aurreikusten dira 2050erako.…BCMaterials-en ikerketa, Journal of Materials Chemistry A aldizkariaren azalea
Maibelin Rosales BCMaterials-eko ikertzaileak gidatutako ikerketa bat, Senentxu Lanceros-Méndez, Javier del Campo eta Jorge Saiz ikertzaileekin batera egina, Journal of Materials Chemistry A…Zientzia eta dibertsioa Bilboko Ikertzaileen Europako Gauean
Joan den irailaren 25ean, BCMaterialsek Ikertzaileen Europako Gauaren edizio berri batean parte hartu zuen. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ekimena Bilboko Arenalean egin zen. Adin…Hitzaldi gonbidatua Franck Dumeignilekin biorrefinerietaz (urriak 1)
Datorren ostegunean, urriaren 1ean, Franck Dumeignil, Lilleko Unibertsitateko (Frantzia) katedradunak, 'An Overview of Biorefineries' hitzaldia aurkeztuko du BCMaterials-en. Hitzaldia EHUko Leioako…