Material kritikoak BCMaterialsen urteko workshop-aren protagonistak
Datorren azaroaren 19an, BCMaterialsek New Materials for a Better Life! urteroko workshoparen edizio berri bat egingo du. Oraingo honetan, material kritikoak, materialek funtzionatu behar duten ingurune kritikoak eta materialen aplikazio kritikoak izango dira ekitaldi honetako protagonistak. Workshopa, ohi bezala, BCMaterialsen egoitza den Martina Casiano eraikineko auditorioan egingo da.
Sarrera doan izango da, azaroaren 15a baino lehen nm4bl.org web orrian erregistratu ondoren.
Akademia-, ikerketa- eta enpresa-arloko adituak
New Materials for a Better Life! ekimenak Euskadiko arlo akademiko, ikertzaile eta enpresarialeko adituak bilduko ditu. Hitzaldien egitaraua 9: 00etan hasi eta 14:00ak arte luzatuko da. Egitura hiru multzotan banatuko da:
1. Esparru orokorra: material kritikoak, horien garrantzia eta lotutako erregulazioa.
2. Erabilgarritasuna: meatzaritzatik birziklapenera
3. Aplikazioak: teknologia aeroespazialetik energiara
Besteak beste, Elena Jubete, Cidetec-eko europar programen business development managerra; Cristina Avilés edo Javier Gallo, EHUko Meatzaritza eta Metalurgia Sailekoa; Amaia Calleja edo Haizea Gonzalez, Fabrikazio Aurreratu Aeronautikoko Zentrokoa (CFAA); Juan Ignacio Burgaleta, Satlantisekoa; Maribel Arribas, Tecnaliakoa; Daniel Salazar eta Senentxu Lanceros-Méndez, BCMaterialsekoa; eta María Luisa No, EHUko Fisika Sailekoa.
Ikusi hemen programa osoa: https://www.nm4bl.org/program/
Irekiera instituzionaleko saioan, Adolfo Morais Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeak, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Proiektuen eta Ikerketa Zentroekiko Koordinazioaren zuzendariak eta Senentxu Lanceros-Méndez BCMaterialseko zuzendari zientifikoak hartuko dute parte.
Materialak, giroak eta aplikazio kritikoak
Material kritikoen kontzeptua ezagun egin da azken urteotan, funtsezko teknologietan erabiltzen delako, hala nola elektronikan (txipen garapena), industria aeroespazialerako osagaietan, energia berriztagarriko sistemetan... Kritikotzat jotzen dira teknologia horietan duten garrantziagatik eta hornitzeko duten zailtasunagatik, dela urriak direlako, dela horiek erauztea eta prozesatzea konplikatuak direlako, gaurkotasunik handieneko faktore geopolitikoak ahaztu gabe. Material horietako batzuk dira lur arraroak, litioa, kobaltoa, nikela, tungstenoa...
Ingurune kritikoak estu-estu lotuta daude materialekin, materialek errendimendu- eta iraunkortasun-maila handia eskaini behar duten muturreko baldintzei baitagozkie. Ingurune horietako batzuek tenperatura altuetan (hala nola erreakzio-motorretan edo turbinetan), erradiazio bizian (espazioan edo erreaktore nuklearretan), eremu magnetiko edo elektriko indartsuetan, atmosfera korrosiboetan, estres mekanikoan... jartzen dituzte materialak. Baldintza horiei degradatu gabe aurre egin diezaieketen materialak diseinatzeko, egitura, egonkortasuna eta interakzioak sakon ezagutu behar dira maila atomikoan eta nanometrikoan.
Azkenik, materialen aplikazio kritikoez ari gara, segurtasun-, errendimendu-, inpaktu ekonomiko- eta abar-arrazoiengatik materialen akatsen bat onartzen ez denean. Adibideen artean, osagai aeroespazialak, erreaktore nuklearrak eta fusiokoak, energia biltegiratzeko eta bihurtzeko sistemak, eta muturreko inguruneetarako inplante medikoak eta elektronikoak daude. Hobetutako material eta prozesatze-metodo berriak etengabe bilatzea funtsezkoa da energiaren, mugikortasunaren eta jasangarritasunaren arloko erronka teknologikoei heltzeko.
Related news
Bartzelonako Mikroelektronika Institutuko ikertzaileekin hitzaldi gonbidatua (abenduak 3)
Datorren abenduaren 3an, 12:00etatik aurrera Leioako Martina Casiano auditorioan, BCMaterialsek Bartzelonako Mikroelektronika Institutuko (IMB-CNM) (CSIC) Antón Guimerà eta Xavier Illa ikertzaile…Hitzaldi gonbidatua Liu Yaorekin metal-litiozko bateriei buruz (abenduak 2)
Datorren astelehenean, abenduaren 2an, Liu Yao Shanghai Institute of Applied Physics-eko irakasleak "Li Metal Batteries: From Liquid to Solid-State" hitzaldia aurkeztuko du BCMaterials-en. Hitzaldia…BCMaterials-en urteko workshoparen arrakasta, material kritikoei eskainia
BCMaterialsen urteko workshoparen 2025. edizio arrakastatsuak ehun bat lagun bildu zituen azaroaren 19an Leioan, artearen egoera aztertzeko eta material kritikoei, materialen aplikazio kritikoei eta…Eudomar Henríquez, ‘GEFES urteko artikulua’ren egilea
Eudomar Henríquez gure doktoratu ondoko ikertzailea zoriondu nahi dugu ‘2024-2025 urteko GEFES artikulua’ren egilea izateagatik, Espainiako Fisikako Errege Elkartearen Materia Kondentsatuaren Fisika…