Karolina Zofia Milowska BCMaterialseko ikertzaile berria
BCMaterialsek ongietorria eman dio Karolina Zofia Milowskari, zentroan Ikerbasque Research Fellow eta Ramón y Cajal Fellow ikertzaile gisa hasi baita. Zientzia Fisikoetan doktorea da Varsoviako Unibertsitatean, eta nazioarteko ibilbide sendoa egin du Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatean, Cambridgeko Unibertsitatean eta CIC nanoGUNEn, besteak beste. Haren ibilbideak hainbat aitortza jaso ditu; tartean, Estatuko Ikerketa Agentziaren R3 ziurtagiria eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Venia Docendi gaikuntza.
Milowskaren ikerketa materia kondentsatuaren fisikan, kimika kuantikoan eta materialen zientzia konputazionalean oinarritzen da. Eskala anitzeko modelizazio-teknika aurreratuen bidez, karbonozko nanohodien, bi dimentsioko materialen, perovskita hibridoen eta material konposatuen propietate mekanikoak, optoelektronikoak eta garraio-propietateak aztertzen ditu.
BCMaterialsen, ezagutza hori energia jasangarrirako, nanoelektronikarako eta espazioarekin lotutako aplikazioetarako irtenbide berriak garatzera bideratuko du. Milowskak gure zentruko materialen Zientzia konputazionalaren taldean lan egingo du.
Related news
IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…Artikulu berria Zientzia Kaieran: planetaren mugak errespetatzen dituzten bateria eramangarriak
Digitalizazioak gailuen bizitza baliagarria laburtu eta hondakin elektronikoak areagotu ditu: 53,6 milioi tona 2019an, Nazio Batuen arabera, eta 110 milioi tona aurreikusten dira 2050erako.…BCMaterials-en ikerketa, Journal of Materials Chemistry A aldizkariaren azalea
Maibelin Rosales BCMaterials-eko ikertzaileak gidatutako ikerketa bat, Senentxu Lanceros-Méndez, Javier del Campo eta Jorge Saiz ikertzaileekin batera egina, Journal of Materials Chemistry A…