Hitzaldi gonbidatua Giuseppina Pacerekin nanogeneratzaile triboelektrikoei buruz (irailak 24)
Datorren ostegunean, irailaren 24an, Giuseppina Pace, Italiako Ikerketa Nazionalaren Kontseiluko Mikroelektronika eta Mikrosistemen Institutuko (IMM-CNR, Milan) ikertzaileak, 'Enhancing Power Output of Triboelectric Nanogenerators through Electrode Engineering and Materials Integration' hitzaldia aurkeztuko du BCMaterials-en. Hitzaldia EHUko Leioako Zientzia Campuseko Martina Casiano eraikineko auditorioan egingo da, goiezko 11etatik aurrera.
Hitzaldiak nanogeneratzaile triboelektrikoen (TENG) potentzia hobetzeko estrategiak jorratuko ditu; teknologia hori kostu txikikoa eta iraunkorra da, eta zabalduta dagoen energia mekanikoa elektrizitate bihurtzeko gai da. Hizlariak elektrodoaren lan-funtzioak eta kapazitantziak duten garrantziari buruzko bere ikerketa aurkeztuko du, baita material triboelektrikoaren eta elektrodoaren arteko interfazearen ingeniaritzari buruzkoa ere, grafeno dopatua eta 2D-transizio-metalen dikalkogenidoak erabiliz. Halaber, TENGetan oinarritutako ukimen-sentsore eta larru elektronikoetan integratzeko hidrogel berrien diseinua aztertuko da, energia bere kabuz sortzen duten gailu elektroniko iraunkor eta biobateragarriak garatzeko bidean.
Hizlariari buruz
Giuseppina Pace Italiako Ikerketa Nazionalaren Kontseiluko Mikroelektronika eta Mikrosistemen Institutuko (IMM-CNR) ikertzaile nagusia da 2019tik. Erroma Tor Vergata Unibertsitatean graduatu zen, eta doktoretza Estrasburgoko Université Louis Pasteur unibertsitatean lortu zuen (Frantzia). Ondoren, Cambridge Unibertsitatean (Erresuma Batua) ikerketa-lanean jarraitu zuen research associate gisa, Italiara itzuli aurretik, 2012an, Italiako Teknologia Institutuan lan egiteko. Esperientzia handia du elektronika organiko eta malguaren eta energia-biltzaileen arlo multidiziplinarrean. Bere lanak batez ere materialen eta gailuen fisika-kimikari eta gailu elektroniko iraunkorren ingeniaritzari lotutako alderdiak jorratzen ditu.
Related news
BCMaterialsek bizitza hobetzeko materialak eraman ditu Zientzia Astera
BCMaterialsek EHUren Zientzia Astearen beste edizio batean parte hartu du, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Ohi bezala, gure zentroak aste osoan zehar Bizkaia Aretoan egon diren zientzia-txokoetako bat…Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…