Davide Sprito, Ramón y Cajal ikertzaile berria
Ongietorria ematen diogu Davide Spirito doktoreari. Duela gutxi BCMaterialsekin bat egin du doktoratu ondoko Ramón y Cajal ikertzaile gisa. Materia Kondentsatuaren Fisikako doktoretza lortu zuen Spiritok Roma Tre Unibertsitatean, 2012an. Orduz geroztik, bere diziplina anitzeko prestakuntzak erdieroaleen, espektroskopiaren, nanomaterialen, nanofabrikazioaren, energia biltzearen eta gailu optoelektronikoen garapenaren arloko gaiak biltzen ditu. Nazioartean ezagunak diren erakundeetan lan egin du, lehenik doktoratu ondoko ikertzaile gisa Italian, CNR-NANOn (Pisa) eta Italiako Teknologia Institutuan (Genova), eta, ondoren, zientzialari gisa Alemanian, Errendimendu Handiko Mikroelektronikako Leibniz Institutuan (Frankfurt/Oder).
BCMaterials-en termoelektrizitaterako material berritzaileei buruzko ikerketa-lerro bat garatuko du, energia biltzeko, energiaren kudeaketarako eta detekziorako gero eta interes zientifiko eta teknologiko handiagoa duen eremu bat, non errendimendu eta hornidura handiko materialak eta ekonomikoki bideragarriak diren prozesuak behar diren. BCMaterialsen esperientzia aprobetxatuz, Spirito doktorearen helburua eskala handiko prozesamendu jasangarrirako edo gailuen kontzeptu berrien garapenerako eraginkortasun- eta egokitasun-potentziala duten materialak identifikatzea da.
Related news
Josu Fernández Maestu, BCMaterialseko doktore berria
Josu Fernández Maestu zoriondu nahi dugu Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Materialen Zientzia eta Teknologiako doktore-titulua lortu duelako. Joan den azaroaren 20an, bikain defendatu zuen «…Karbono-puntuei buruzko artikulu berria ‘Mapping Ignorance’ blogean
BCMaterialsek ekarpen berri bat egin dio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mapping Ignorance zientzia-dibulgazioko blogari. "All that glows is not a…BCMaterialsek bizitza hobetzeko materialak eraman ditu Zientzia Astera
BCMaterialsek EHUren Zientzia Astearen beste edizio batean parte hartu du, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Ohi bezala, gure zentroak aste osoan zehar Bizkaia Aretoan egon diren zientzia-txokoetako bat…Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…