BCMaterialseko hiru ikertzailek doktoregoa lortu dute
Ekainaren amaieran, BCMaterialsek hiru ikertzaile berri gehitu zituen Materialen Zientziako doktoreen zerrendara: Juan David Cortés, James Martin eta Mahdi Gassara. Hiru ikertzaileek egun gutxiren aldearekin defendatu zituzten beren tesiak. Cortések Alacanteko Unibertsitatean egin zuen defentsa; Martinek eta Gassarak, berriz, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).
Juan David Cortések “Charge Transport in Self-Assembled Protein-Based Materials for Bioelectronics” izeneko tesia defendatu zuen Ekainares 18an. Lana BCMaterialseko Ikerbasque Research Associate Professor Reyes Calvoren zuzendaritzapean egin zuen, eta peptidoetan eta proteinetan oinarritutako sistema autoantolatuen karakterizazio elektrikoa eta sistema horiek gailu bioelektronikoetan integratzeko aukerak izan zituen ardatz.
James Martinek ekainaren 24an lortu zuen doktoregoa, “Inorganic Lead-Free Vacancy-Ordered Perovskite Materials for Thin Film Optoelectronic Applications” izeneko tesiarekin. Bi egun geroago, Mahdi Gassarak ere bere tesia defendatu zuen: “Advanced Material and Interface Engineering for Enhanced Performance and Stability in Perovskite Solar Cells.”
Martin eta Gassara Shahzada Ahmad eta Samrana Kazim BCMaterialseko ikertzaileen zuzendaritzapean aritu dira, eta Luis Lezama EHUko Kimika Ez-organikoko katedraduna izan dute tutore.
BCMaterialsetik zorion beroak eman nahi dizkiegu doktoratu berriei, baita beren tesi-zuzendari eta tutoreei ere, lorpen garrantzitsu honengatik.
Related news
BCMaterialsek bizitza hobetzeko materialak eraman ditu Zientzia Astera
BCMaterialsek EHUren Zientzia Astearen beste edizio batean parte hartu du, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Ohi bezala, gure zentroak aste osoan zehar Bizkaia Aretoan egon diren zientzia-txokoetako bat…Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…