BCMaterials, Bio-based Industries Consortium-eko kide elkartu berria
BCMaterials Bio-based Industries Consortium-eko (BIC) kide elkartu bihurtu da. Erakunde horrek sektore bioindustrialeko lankidetza publiko pribatuaren ordezkari gisa jarduten du Europako Batzordearen aurrean, gure kontinenteko bioindustria 2050erako ekonomia zirkularrean murgildutako gizarte baten motor bihurtzeko helburuarekin.
BIC-ek industria, erakunde akademikoak eta ikerketa-erakundeak, eskualdeak eta herritarrak lotzen ditu, oinarri biologikoko lehengaiak produktu eta aplikazio jasangarri berri bihurtzeko, eta bioekonomia zirkularreko ekosistemak sortzeko, inbertsioen, berrikuntzaren eta ezagutzen bidez.
Bertako kideek hainbat sektore ordezkatzen dituzte, hala nola nekazaritza eta nekazaritzako elikadura, akuikultura, produktu kimikoak, basogintza, papera, hondakinen eta materialen kudeaketa eta tratamendua, BCMaterialsen jarduera-eremua.
BCMaterials-en helburua da biooinarrituriko ekonomiaren industria-garapena bizkortzen laguntzea, material berrien arloan dugun esperientziatik eta ezagutzatik abiatuta, garapen iraunkorraren ikuspegitik.
Related news
Hiru ikertzaile berriak BCMaterials-en
Urte berriak hiru zientzialari berri ekarri ditu BCMaterialsera. Karen Cano eta Mikel Russo doktoratu aurreko ikertzaileak eta Jules Marcone doktoratu ondoko ikertzailea dira. Hainbat ibilbide…BCMaterials jarduerak Emakumeak Zientzian ekimenean
Aurten, Emakumeak Zientzian ekimenaren sortzearen 10. urteurrena betetzen da. Zientziaren Emakume eta Neskatoaren Astean zehar zientzia-dibulgazioko jarduerak antolatzen dituzten 30 euskal erakunde…María Calles, BCMaterialseko doktore berria
María Calles García zoriondu nahi dugu UPV/EHUn Materialen Zientzia eta Teknologian doktoretza lortzeagatik. Abenduaren 4an Maríak ‘Chelating Metal-Organic Frameworks and Their Polymer-Composites…Bartzelonako Mikroelektronika Institutuko ikertzaileekin hitzaldi gonbidatua (abenduak 3)
Datorren abenduaren 3an, 12:00etatik aurrera Leioako Martina Casiano auditorioan, BCMaterialsek Bartzelonako Mikroelektronika Institutuko (IMB-CNM) (CSIC) Antón Guimerà eta Xavier Illa ikertzaile…