Materialen eta azalera funtzional aurreratuen ikerketa-ildorako errefortzu handia
BCMaterialsek materialen eta azalera funtzional aurreratuen ikerketa-ildoa nabarmen indartzen du Ikerbasque Research Associate berria, Reyes Calvo doktorearen heltzearekin. Aldi berean, Lisa Almonte doktoratu ondoko ikertzailea eta Eudomar Henríquez eta Juan David Cortés doktoratu aurreko ikertzaileak BCMaterials-en sartu dira.
Zentruko ikertzaile berri hauen lana neurri txikiko material eta gailuetan oinarritzen da. Zehazki, dimentsio txikiko materia kondentsatuko sistemetan sortzen diren fenomeno elektriko, optiko eta optoelektronikoetan zentratuko dute beren ikerketa.
Alde batetik, Van der Waalsen material ez-organikoen propietateak aztertuko dituzte geruza atomiko gutxi batzuetara murrizten direnean, eta horrek aukera paregabeak eskaintzen ditu bi dimentsioko gailuak garatzeko. Bestalde, nanogailu eta mikrogailu biobateragarriak (hala nola gailu biolektronikoak, malguak, wearableak edo inplantagarriak) sortzeko etorkizun handia duten diseinatutako biomaterialen film meheen propietateak ustiatuko dituzte.
Lan horien zuzendari gisa, Reyes Calvok ikerketa-esperientzia luzea eskaintzen du. Alacanteko Unibertsitatean doktoratu ondore, egonaldiak egin zituen Londresko University Collegen eta Stanfordeko Unibertsitatean (AEB), kasu honetan Marie Curie ikertzaile gisa.
CIC Nanogunetik Ikerbasque Research Fellow gisa igaro ondoren, 2019an irakasle gisa sartu zen Alacanteko Unibertsitatean, eta 2D materialen, biomaterialen eta horien egitura hibridoen azterketan oinarritutako ikerketa-talde bat sortu zuen.
BCMaterialsetik gure ongietorririk beroena eman nahi diegu bai Reyes Calvori bai gainerako ikertzaile berriei.
Related news
BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…