José María Porro SETNeko presidente berria
José María “Txema” Porro Azpiazu BCMaterialseko Ikerbasque Research Fellow eta Ramón y Cajal ikertzailea Espainiako Neutroi Tekniken Elkarteko (SETN) presidente izendatu dute. Karguan María Teresa Fernández Díaz ordezkatuko du, Frantziako Grenoble hiriko Laue-Langevin Institutuko (ILL) ikertzailea.
Izendapena SETN elkartearen Batzar Nagusian egin zen, uztailaren 13tik 15era Bilbon egindako Espainiako Neutroi Tekniken Elkartearen XII. Nazioarteko Bileraren barruan.
Ibilbide zientifiko nabarmena
Porrok ibilbide oparoa egin du neutroi teknikak erabiltzen materialen ezaugarriak eta propietateak aztertzeko. Nanoegituren eta Material Aurreratuen Fisikan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta doktorego-tesia CIC nanoGUNEn egin zuen.
Doktoretza ondoko aldian, Erresuma Batuko ISIS neutroi eta muoi iturrian aritu zen ikertzaile. 2017an BCMaterialsera iritsi zen, Marie Skłodowska-Curie doktoretza ondoko beka bati esker. 2019aren amaieran Ikerbasque Research Fellow izendatu zuten, eta 2024az geroztik Ramón y Cajal beka batekin uztartzen du postu hori.
Gaur egun, hainbat ikerketa-ildo lantzen ditu: prozesaketa- eta modelizazio-metodo desberdinak aplikatzen zaizkien forma-memoria duten aleazio ferromagnetikoen diseinua eta garapena; geruza anitzeko film mehe magnetikoetan argi bidezko kommutazio ultralasterreko fenomenoak; eta spin-izotz artifizial izenez ezagutzen diren material magnetiko interaktiboen klase berri baten azterketa.

Lotura estua neutroi-zientziarekin
Txemak esperientzia zabala du eskala handiko neutroi-ikerketako instalazioetan. Besteak beste, Frantziako ILLn, Hungariako Budapest Neutron Centren eta Australiako ANSTOren neutroi-instalazioetan egin ditu esperimentuak.
2022az geroztik SETNeko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da, eta hemendik aurrera elkarteko presidente izango da. Hainbat batzorde eta elkarte zientifikotan parte hartzeaz gain, ILLko 5B Azpibatzordeko kidea da.
Era berean, neutroi-esperimentuak egiteko sarbide-proposamenak ebaluatzen dituzten hainbat zientzia-paneletan parte hartzen du edo parte hartu du. Horien artean daude ILL, SpINS —Spanish Initiatives for Neutron Scattering—, Sydneyko ANSTO eta Errusiako Dubna hiriko IBR-2 ikerketa-erreaktorea.
BCMaterialsek zorionak eman dizkio Txemari izendapenagatik, eta arrakasta handia opa dio SETNeko presidente gisa hasiko duen ibilbide berrian.
Related news
BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…Artikulu berria Zientzia Kaieran: planetaren mugak errespetatzen dituzten bateria eramangarriak
Digitalizazioak gailuen bizitza baliagarria laburtu eta hondakin elektronikoak areagotu ditu: 53,6 milioi tona 2019an, Nazio Batuen arabera, eta 110 milioi tona aurreikusten dira 2050erako.…