Javier Vicente Teixidó, BCMaterials-eko doktoratu ondoko ikertzaile berria
BCMaterials-ek ongietorria eman nahi dio doktoretza ondoko ikertzaile berri bati, Javier Vicente Teixidóri. Ingeniaritza industrialeko prestakuntza sendo batekin, Javier Vicentek doktoretza lortu zuen Mondragon Unibertsitatean, monitorizazioari eta detekzioari buruzko tesi batekin. Lan horren ondorioz, industria-aplikazioetarako material nanokonposatuetan oinarritutako presioa detektatzeko sistema berritzaile bat garatu zen.
BCMaterials-en irekitzen den garai honetan, industria adimendun eta digitalerako mikrosistema integratu aurreratu eta jasangarrien garapenean lan egingo du Javier Vicentek. Esparru horretan, irakurketako, prozesamenduko eta komunikazioko elektronikarekin lan egingo du sentsore ugari (presio, deformazio, tenperatura eta hezetasun sentsoreak, besteak veste) garatzen laguntzeko.
Related news
Artikulu berria Zientzia Kaieran: planetaren mugak errespetatzen dituzten bateria eramangarriak
Digitalizazioak gailuen bizitza baliagarria laburtu eta hondakin elektronikoak areagotu ditu: 53,6 milioi tona 2019an, Nazio Batuen arabera, eta 110 milioi tona aurreikusten dira 2050erako.…Zientzia eta dibertsioa Bilboko Ikertzaileen Europako Gauean
Joan den irailaren 25ean, BCMaterialsek Ikertzaileen Europako Gauaren edizio berri batean parte hartu zuen. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ekimena Bilboko Arenalean egin zen. Adin…BCMaterials-en ikerketa, Journal of Materials Chemistry A aldizkariaren azalea
Maibelin Rosales BCMaterials-eko ikertzaileak gidatutako ikerketa bat, Senentxu Lanceros-Méndez, Javier del Campo eta Jorge Saiz ikertzaileekin batera egina, Journal of Materials Chemistry A…Hitzaldi gonbidatua Franck Dumeignilekin biorrefinerietaz (urriak 1)
Datorren ostegunean, urriaren 1ean, Franck Dumeignil, Lilleko Unibertsitateko (Frantzia) katedradunak, 'An Overview of Biorefineries' hitzaldia aurkeztuko du BCMaterials-en. Hitzaldia EHUko Leioako…