BCMaterialseko Tokiko Aholku Batzordearen bisita
Joan den ekainaren 3an, BCMaterials-eko Tokiko Aholku Batzordeko kideen bisita jaso genuen. Batzorde hau zientzia arloko gure zentroko aholku-organoetako bat da. Bileraren helburua zen Batzordeak informazio eguneratua jasotzea zentroak 2021-2025 Plan Estrategikoaren helburuei dagokienez egindako aurrerapenei buruz. Garatzen diren ikerketa-lanak zuzenean ezagutu ahal izatea, eta ebaluazio eta iradokizun bat eskaintzea, hurrengo Plan Estrategikoa idazteko kontuan hartzeko, izan ziren
BCMaterialsetik eskerrak eman nahi dizkiegu Batzordea osatzen duten pertsonei prozesuan emandako laguntzagatik. BCMaterialseko Tokiko Aholku Batzordea ospe eta ibilbide handiko ikertzailez osatuta dago, hala nola María Isabel Arriortua, Teófilo Rojo eta Luis Manuel León UPV/EHUko irakasleez; Antonio Porro, Tecnaliako Teknologia zuzendari izandakoaz; eta Elena Guede, CRH konpainiako Iraunkortasuneko lehendakariorde seniorraz.

Related news
Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…