BCMaterials, Adagio programako bazkide berria
BCMaterials Adagio programari atxikitako erakunde bihurtu da. Ekimen honek doktoratu ondoko ikertzaileei bekak ematea du helburu, fabrikazio aurreratuaren arloan hiru urtez proiektu zientifikoak garatzeko.
Adagio programa (Advanced ManufacturIng Research Fellowship Programme in the Basque – New Aquitaine Region) MSCA cofund ekimena da, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Frantziako Bordeleko Unibertsitateak sustatua. Doktoratu ondoko 15 postu eskaintzen ditu Frantzian eta Estatuan, 5 gaitako proiektuak garatzeko: material eta prozesu aurreratuak; ekoizpen-sistema adimendunak, malguak eta eraginkorrak; fabrika digitalak eta konektatuak; eraginkortasun energetikoa eta fabrikazio jasangarria.
Proiektuarekin bat eginez, BCMaterials-ek ongietorria eman ahal izango die hautatutako zientzialariei, beren proiektuak programaren esparruan garatzeko. Horretarako, zentruak fabrikazio aurreratuaren arloan duen esperientzia eta ezagutza zabala eskaini ahal izango die ikertzaileei.Related news
BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…