ADDMAG proiektua: iman molekularrentzako ikuspegi berria
BCMaterialsek ADDMAG (Additive Manufacturing of Molecule-based Magnets) proiektua garatuko du datozen bi urteetan. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatuko du, oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa-proiektuetarako PIBA programaren bidez.
ADDMAGen helburua da tenperatura altuetan lan egingo duten iman molekularren belaunaldi berrirako zimenduak jartzea. (Tenperatura altuari buruz hitz egiten dugunean esaten dugu nitrogeno likidoaren irakite-puntuaren gainetik, hau da, aplikazioetarako gomendatutako gutxienekoa, lan egiten dela). Proiekturan bigarren helburua metodología berriak aztertzea gaur egungo teknologietan ezartzeko. Metal puruetan, metal oxidoetan eta aleazioetan oinarritutako imanak gailu askotan erabiltzen dira. Adeibidez telefono mugikorretan, turbina eolikoetan...
Helburuko konposatuak kostu txikiko ligando erredox aktiboekin eta ioi metaliko ugarirekin koordinatutako polimeroak izango dira. Horrela, material gatazkatsuak alde batera utzi nahi dira, hala nola lur arraroak, gaur egungo imanetan ohikoak direnak. Era berean, iman horiek sortzeko prozesuak ingurumenean eragin txikiagoa izango du.
Proiektuak, lehen fasean, sintesi-prozesuak hobetzen lan egingo du. Erabilitako estrategia sintetikoak interes teknologikoko bi propietate konbinatzea ahalbidetuko du, magnetismoa eta eroankortasun elektrikoa, konposatu bakar batean, sortzen diren materialei interes zientifikoa eta aukera teknologiko gehigarriak emanez.
Bigarren fasean, konposatuak funtzionalizatu egingo dira fabrikazio gehigarriko teknologiekin bateragarri egiteko. Horrek forma eta propietate espezifikoak dituzten materialak fabrikatzea erraztuko du, balio handiko aplikazio espezifikoetan hobeto integratzeko.
Related news
Karbono-puntuei buruzko artikulu berria ‘Mapping Ignorance’ blogean
BCMaterialsek ekarpen berri bat egin dio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mapping Ignorance zientzia-dibulgazioko blogari. "All that glows is not a…BCMaterialsek bizitza hobetzeko materialak eraman ditu Zientzia Astera
BCMaterialsek EHUren Zientzia Astearen beste edizio batean parte hartu du, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Ohi bezala, gure zentroak aste osoan zehar Bizkaia Aretoan egon diren zientzia-txokoetako bat…Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…