Vikas Kumar, doktoratu ondoko ikertzaile berria BCMaterials-en
Ongi etorria eman nahi diogu Vikas Kumarri doktoratu ondoko ikertzaile berri gisa gure zentroan. Kumarrek Bioinformatikako doktoregoa osatu zuen Gyeongsangeko Unibertsitate Nazionalean (Hego Korean), egituretan eta ligandoetan oinarritutako farmakoen diseinuan espezializatutako arloetan zentratuz. Horretarako, metodologia konputazional ugari erabili zituen, besteak beste, farmakoforoen modelatzearen, detekzio birtuala eta dinamika molekularraren simulazioak.
BCMaterials, Bio-based Industries Consortium-eko kide elkartu berria
BCMaterials Bio-based Industries Consortium-eko (BIC) kide elkartu bihurtu da. Erakunde horrek sektore bioindustrialeko lankidetza publiko pribatuaren ordezkari gisa jarduten du Europako Batzordearen aurrean, gure kontinenteko bioindustria 2050erako ekonomia zirkularrean murgildutako gizarte baten motor bihurtzeko helburuarekin.
Oihane Jiménez eta Asier Gómez, langile berriak praktiketan
Ongi etorri BCMaterials-era Oihane Jiménez eta Asier Gómez, administrari eta IT laguntzaile tekniko berriei, biak praktiketan. Espero dugu aldi hau gurekin gozatzea eta zuen ibilbide profesionalerako onuragarria izatea!
Andrey Shibaev, ikertzaile berria BCMaterials-en
Ongi etorria eman nahi diogu Andrey Shibaev-i doktoratu ondoko ikertzaile berri gisa gure zentroan. Shibaevek Polimeroen Fisikako doktoregoa lortu zuen Moskuko Lomonosov Estatu Unibertsitatean. Ondoren, eta erakunde horren barruan, Polimero eta Kristalen Fisika Katedran jarraitu zuen ikertzaile junior eta senior gisa. 2022an irakasle asoziatua bihurtu zen, eta polimeroen eta surfaktoreen sistema konplexuen automihiztaduran eta gel polimerikoetan espezializatu zen.
BCMaterials-ek kostu txikiko eta kode irekiko 3D inprimagailu bat garatzen laguntzen du MEW teknologiarekin
BCMaterials-eko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaileek Oregongo Unibertsitatearekin eta EPFLko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan jardun dute 3D inprimagailu bat Melt Electrowriting (MEW) teknologiako gailu arrakastatsu bihurtzeko. Inprimagailu honek kostu txikia eta kode irekiko teknologia ditu. Ekipamendu berri honek, MEWron izenekoak, askoz eskuragarriagoa egiten du MEW teknologia bai ekonomikoki bai inprimaketaren pertsonalizazioaren aldetik.
BCMaterialsek ikerketa erakundeekin duen lankidetza indartu du Txile eta Argentinan
BCMaterials-eko ikertzaileak Txilera eta Argentinara joan ziren Maiatzaren amaieran, bi herrialdeetako ikerketa-erakundeekiko lankidetza-harremanak indartzeko asmoz. Txileko Unibertsitateko Meatzaritzarako Teknologia Aurreratuko Zentroa (AMTC) eta Buenos Airesko Unibertsitateko Farmakoaren Kimika eta Metabolismo Institutua (IQUIMEFA) bisitatu ziren.
Txinarako bidaia instituzionala
Qi Zhang, Ikerbasque Research Professor eta Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterials.eko zuzendari zientifikoak, Txinara joan zen herrialde hartako akademiko eta ikerketa zentro garrantzitsuenetako bi bisitatzera: Nanjing-eko Aeronautika eta Astronautikako Unibertsitatea eta Wuhango Unibertsitateko Materialen Zientzia eta Ingeniaritzako Nazioarteko Eskola.
Mariana Ríos, doktoratu aurreko ikertzaile berria BCMaterials-en
Ongi etorri Mariana Ríos Naranjori, BCMaterials-eko doktoratu aurreko ikertzaile berri gisa. Kolonbiako Universidad Nacional-ean Fisikan graduatu zen, eta Fisikan ere masterra egin zuen unibertsitate berean. Rios gure zentroan sartu aurretik, Kolonbiako unibertsitate batzuetan irakasle aritu zuen, Kolonbiako hiriburuko Konrad Lorenz Unibertsitate Fundazioan, besteak beste.
Nagore Barroso, BCMaterialseko doktore berria
Zorionak eman nahi dizkiogu Nagore Barroso-ri, BCMaterials-eko doktoratu aurreko ikertzaileari, Maiatzaren 4an doktore berria bihurtu zelako. Nagore-k bere tesiaren defentsa bikaina egin zuen. "A study of metal-organic framework sorption phenomena in solution" izan zen tesiaren izena.
Atsegin handia da Nagore lorpen bikain hau lortzen ikustea, eta doktoregoko urteetan egin duen lan gogorra azpimarratu nahi genuke. Zorionak, Nagore!
BCMaterials-ek José Onuchic hartzen du ikertzaile bisitari gisa
BCMaterials pozik dago José Onuchic zientzilari ospetsua datorren uztailera arte ikertzaile bisitari gisa hartzeagatik. Onuchic Rice Unibertsitateko Fisika eta Astronomia, Kimika eta Biozientzietako irakaslea eta Center for Theoretical Biological Physics-eko zuzendaria da. Bi erakunde horiek Estatu Batuetan daude.