UNICORN proiektu europarraren hasiera, BCMaterialsen parte-hartzearekin
Ekainaren amaieran, UNICORN proiektuaren hasiera izan zen Milanen (Italia). Europar Batasunak proiektu hau finantzatzen du, HORIZON-EIC PATHFINDER OPEN programaren bidez. Programa honek proposamen zientifiko oso asaldagarriak babesten ditu. BCMaterialsek proiektu honetan parte hartzen du bazkide gisa. UNICORNen helburu nagusia erradiazio eta neutrino detektagailu berritzaileak garatzea da, material nanokristalinoetan oinarrituta.
UNICORN proiektuaren helburua neutrinoen masa neurtzeko detektagailu aurreratu bat garatzea da, Double Beta Decay (DBD) prozesu nuklear oso arraroa aztertuz. Ikerketa honek neutrinoen izaera Majorana partikula gisa zehazteko potentziala du eta unibertsoko materiaren eta antimateriaren arteko asimetria ezagutzeko aukera emango du. Proiektuaren helburua da detektagailu eskalagarria, malgua, bereizmen handikoa, erradioaktibitate gutxikoa, detektagailu fidagarria eta errentagarria sortzea, material nanokristalinoak erabiliz.
Detektagailu berri horien garapenak aurrerapen eraldatzaileak ekarriko ditu erradiazioaren detekzioarekin lotutako esparru estrategikoetan, segurtasun nazionaleko, medikuntzako eta industriako aplikazioetan, ingurumenaren zaintzan, astronomian eta energia/partikula altuko fisikan.
Proiektu honetan, BCMaterialesek funtsezko zeregina beteko du simulazioak eginez Material Konputazionalen Zientzian espezializatutako ikertzaileen bitartez. Helburua detektagailuen garapenean erabilitako material nanokrilestinoen azalera optimizatzea da. BCMaterialseko Ikerbasque Research Professor Ivan Infantek zuzenduko du proiektuaren zati hau.
Gure zentroak proiektu berritzaile honetan parte hartzen du Universitá degli Studi di Milano-Bicocca, Fondazione Istituto Italiano di Tecnologia, Nexdot, Glass to Power, Organization Europeenne pour la Recherche Nucleaire eta Fyzikální ústav AV ČR erakundeekin batera.
Pikisuperstar irudia Freepiken
Related news
Karbono-puntuei buruzko artikulu berria ‘Mapping Ignorance’ blogean
BCMaterialsek ekarpen berri bat egin dio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mapping Ignorance zientzia-dibulgazioko blogari. "All that glows is not a…BCMaterialsek bizitza hobetzeko materialak eraman ditu Zientzia Astera
BCMaterialsek EHUren Zientzia Astearen beste edizio batean parte hartu du, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Ohi bezala, gure zentroak aste osoan zehar Bizkaia Aretoan egon diren zientzia-txokoetako bat…Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…