BCMaterials-ek parte hartuko du “Acelera la innovación de tu empresa con neutrónica” jardunaldian

Datorren apirilaren 19an BCMaterials-ek Euskadiko Parke Teknologikoen sareak antolatutako K-Future jardunaldian parte hartuko du, enpresetan neutroi-zientziaren erabilera sustatzeko“Acelera la innovación de tu empresa con neutrónica” izenburupean, jardunaldiak neutroien indarra nabarmenduko du material berriak garatzeko, prozesuen optimizazioarako eta produktuen hobekuntzarako industria- eta teknologia-sektore ugaritan.

BIDEKO proiektuaren partzuergoa BCMaterials-en bildu da programaren aurrerapenak aztertzeko

BIDEKO proiektuak, BCMaterials-ek partzuergoko bazkide gisa parte hartzen duenak, martxoaren 22an eta 23an jarraipen-bilera bat egin du gure zentroko egoitzan, orain arte egindako lehen urratsak ebaluatzeko eta lanaren bigarren erdiari aurre egiteko. Emaitzak urte eta erdi barru aurkeztuko dira, gutxi gorabehera.

BCMaterials-ek MULTI-FUN proiektu europarraren partzuergoaren bilera hartu du bere egoitzan

Martxoaren 15ean eta 16an, BCMaterials-ek MULTI-FUN proiektu europarraren partzuergoaren bilera hartu du bere Leioako egoitzan. Zentroak berak proeiktuan parte hartzen du bazkide gisa. Bilerak proiektu honetan lan egiten duten 8 herrialdetako 21 erakundeetako 30 ordezkari biltzen ditu. Topaketaren helburua orain arte egindako lanaren aurrerapenak aztertzea eta programaren azken fasea prestatzea da.

MULTI-FUN proiektua, EU Horizon 2020 berrikuntza programak finantzatua, duela hiru urte hasi zen martxan.

New Materials for a Better Life! workshop-aren edizio berria, azaroaren 16an

Azaroaren 16an, asteazkenean, BCMaterials-ek New Materials for a Better Life! workshop-a egingo du. Izen handiko zientzialariak bilduko ditu sinposio honek, BERCko zentro honen lehen hamar urteak ospatzeko balioko duena. BCMaterials 2012an jaio zen Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Ikerbasquek (Zientziarako Euskal Fundazioak) bultzatua.

Dmitry Baranov: “Cooperative Emission and Structural Coherence in Self-Assembled Perovskite Nanocrystals”

  We are glad to announce a new invited talk at BCMaterials with Dmitry Baranov, researcher from the Nanochemistry Department, Italian Institute of Technology in Genova (Italy). The talk’s title is: “Cooperative Emission and Structural Coherence in Self-Assembled Perovskite Nanocrystals” The event will take place on 28th March at the Martina Casiano Auditorium at 3 PM. Colloidal metal halide nanocrystals took materials science by storm since their emergenc
Subscribe to Ekitaldiak