2024ko New Materials for a Better Life! workshop-a, azaroaren 27an
Datorren azaroaren 27an BCMaterialsek New Materials for a Better Life! urteroko workshoparen edizio berri bat egingo du Leioako egoitzan. "Materializing the future: fostering social and economic impact of basic science on advanced materials" azpitituluarekin, ekitaldia berrikuntzaren bidez material aurreratuen oinarrizko zientziaren transferentzia teknologikora bideratuta egongo da.
Workshop-ak berrikuntzarako politika eta estrategietan adituak diren pertsonak bilduko ditu, baita transferentzia teknologikorako tresnak ere, eta, jakina, Euskal Herrian oinarria duten edo gure herrialdirekin lotura estua duten enpresen arrakasta kasuak.
New Materials for a Better Life! 2024 goizeko 9: 00etan hasiko da, BCMaterials, UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzako erakundeetako ordezkariek parte hartuko duten inaugurazio-saioarekin. Jardunaldiaren amaiera 14:00etarako aurreikusita dago, mahai-inguru interesgarri baten ondoren bazkaria/networkinga eginez.
Jardunaldian parte hartuko duten 15 hizlarien artean honako hauek daude: Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko Ikerketa zuzendaria; María José Tomas, Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentrokoa (CDTI); Alaitz Landaluze, Innobasqueko Berrikuntza Politiken koordinatzaile nagusia; Amaia Martínez, SPRIko Transferentzia Teknologikoko zuzendaria; Rikardo Bueno, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) zentroko zuzendaria; Beatriz Alonso, Grapheneako I+Gko zuzendaria; Juan Pablo Esquivel, Fueliumeko sortzaileetako bat eta aholkulari zientifikoa; eta Larraitz Añorga, Biolaneko CEO.
Egitaraua eta webgunean izena ematea
Programa osoa eta erregistro-formularioa nm4bl.org ekitaldiaren webgunean daude eskuragarri. Sarrera doakoa da lekua bete arte; beraz, beharrezkoa da aldez aurretik webgunean erregistratzea.
Senentxu Lanceros-Méndez, BCMaterialseko zuzendari zientifikoa, ilusioz gainezka agertu da workshoparen 2024. edizioari dagokionez. "Materialek, teknologia bideratzaile giltzarria denez, aukera handia eskaintzen dute soluzio eta teknologia disruptiboen bidez balioa sortzeko, gizartearen funtsezko erronkei aurre egiteko. Horri esker, ekosistema egoki bat garatu ahal izan da, oinarrizko ezagutzatik teknologiarako eta teknologiatik produkturako trantsizioa bultzatzeko ", adierazi du.
Lanceros-Mendezen iritziz, workshopak aukera emango du "ekosistema hori ezagutzeko eta horri buruz eztabaidatzeko; ekosistema horrek barne hartzen ditu arduradun politikoetatik finantzaketa-erakundeetara doazen erakundeak, aholkularitza- eta laguntza-erakundeak barne, eta aukera ematen die ekintzaileei aurrera egiteko beti amets polit gisa hasten dena... eta beti lehia-errealitate gogor bati aurre egin behar diona".
Related news
Karbono-puntuei buruzko artikulu berria ‘Mapping Ignorance’ blogean
BCMaterialsek ekarpen berri bat egin dio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mapping Ignorance zientzia-dibulgazioko blogari. "All that glows is not a…BCMaterialsek bizitza hobetzeko materialak eraman ditu Zientzia Astera
BCMaterialsek EHUren Zientzia Astearen beste edizio batean parte hartu du, azaroaren 3tik 8ra bitartean. Ohi bezala, gure zentroak aste osoan zehar Bizkaia Aretoan egon diren zientzia-txokoetako bat…Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…