Hitzaldi gonbidatua Hiroshi Imahori irakaslearekin
Datorren abenduaren 4an (astelehena), BCMaterials-ek hitzaldi gonbidatu Berri bat hartuko du. Oraingo honetan, gure hizlaria Hiroshi Imahori izango da, Kiotoko Unibertsitateko (Japonia) Graduate School of Engineering eta Institute for Integrated Cell-Material Sciences erakundeetako irakasle osoa.
Imahori irakasle ospetsuak urrezko osagaiak erabiltzen dituzten MEMS azelerometroen epe luzeko erabilera arazoak eta zein konponbide aurki daitezkeen aztertuko du.
Hitzaldiaren izenburua "Dynamic Exciton: Fundamentals and Application" izango da, Martina Casiano eraikineko (BCMaterialsen egoitza) auditorioan egingo da eta goizeko 11etan hasiko da.
Imahori irakasleak curriculum zabala osatu du, bai irakasle bai ikertzaile gisa ere. 360 ikerketa artikulu eta 12 liburu baino gehiago argitaratu ditu. Gainera, nazioarteko kongresu eta sinposio askotan egon behar izan du, eta 200 esku-hartze baino gehiago egin ditu bertan, gonbidatu gisa.
Related news
BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…BCMaterials-en liburu berri batek polimero elektroaktibo dielektrikoen inguruan
Royal Society of Chemistry argitaletxeak “Dielectric Electroactive Polymers: Principles and Applications” liburua argitaratu du, Polymer Chemistry Series bildumaren barruan. BCMaterialseko zuzendari…