GERSEQ44 kongresuak elektrokimikako 200 espezialista baino gehiago bildu zituen Leioan

Uztailaren 3tik 5era, elektrokimikako nazioarteko 200 espezialista baino gehiago bildu ziren Espainiako Kimika Elkarteko Elektrokimikako Talde Espezializatuaren 44. bileran. BCMaterialsek eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatu zuten kongresua, GERSEQ44 akronimoarenpean. Fakultatea bera eta BCMaterialsen instalazioak programa zientifiko bizi baten eszenatoki izan ziren.

Sang-Young Leeren hitzaldi gonbidatua, maiatzaren 27an

BCMaterialsek hitzaldi gonbidatu berri bat eskainiko du maiatzaren 27an, Hego Koreako Yonsei Unibertsitateko Ingeniaritza Kimiko eta Biomolekularreko Departamentuko irakasle Sang-Young Lee doktorearen eskutik.

Hitzaldia Martina Casiano eraikinean (BCMaterialsen egoitza, Leioa) izango da, goizeko 11:00etan, eta "Binder Chemistry: Unlocking scalable high-areal-capacity Li battery cathodes" izenburua izango du.

Francisco Fernandesekin hitzaldi gonbidatua apirilaren 22an

BCMaterialsek hitzaldi gonbidatu Berri bat eskainiko du apirilaren 22an Francisco Fernandes Sorbonako Unibertsitateko (Frantzia) Materia Kondentsatuaren Kimika Laborategiko irakasle elkartuarekin.

Hitzaldia 11:00etan hasiko da Martina Casiano auditorioan. Izenburua "Directional freezing of biological matter: implications in biofabrication and cryobiology" izango da.

BCMaterialsek RSEQeko Elektrokimika Taldearen 44. bilera antolatu du Leioan

BCMaterials-ek, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin lankidetzan, Real Sociedad Española de Química (RSEQ)-en  Elektrokimikako Talde Espezializatuaren 44. bilera antolatu du. Ekitaldia, 44GERSEQ akronimoaren pean, uztailaren 3tik 5era garatuko da da Zientzia eta Teknologia Fakultatean bertan, UPV/EHUko Leioako Campusean.

Vladimir Goluben hitzaldi gonbidatua otsailaren 16an

BCMaterials-ek hitzaldi gonbidatu berri bat eskainiko du otsailaren 16an, Vladimir Golub Ukrainako Magnetismo Institutuko (NASU) Materia Kondentsatuaren Propietate Magnetodinamikoen saileko buruaren eskutik.

Hitzaldia Martina Casiano eraikinean (BCMaterialsen egoitza, Leioa) izango da 11:00etan. Hitzaldiaren izena "Magnetostatic and magnetoresonance study of nanomagnetics and heterogeneous structures. Focus on nanotwinned epitaxial films of magnetic shape memory alloys" izango da.

Subscribe to Ekitaldiak