"New Materials for a Better Life!" workshop-a 2023 urriaren 26an egingo da
BCMaterials-en "New Materials for a Better life!" urteko workshop-aren 2023. edizioak, urriaren 26an egingo da. Ekitaldi honek konputazio aurreratuan, konputazio kuantikoan, "machine learning" ean eta adimen artifizialean aditu nazional eta internazio ezagunak bilduko ditu, tresna horiek material aurreratuak ulertzeko, diseinatzeko eta aplikatzeko duten eginkizuna azaltzeko eta eztabaidatzeko.
"Tresna horiek guztiak funtsezkoak dira trantsizio digitalera, trantsizio energetikora, jasangarritasunera eta hurbileko egungo eta etorkizuneko erronka biomedikoetara bideratutako materialen belaunaldi berria garatzeko", adierazi du Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterialseko zuzendari zientifikoak. "Aurten konputazioari, ‘machine learning’-ari eta adimen artifizialari buruzko esperientziak eta ideiak partekatzea aukeratu dugu. Gai honek zientzia eta teknologian zeharkako garrantzia du, eta bereziki garrantzitsua da Euskadin, ordenagailu kuantikoa laster ezarriko baita. Errealitate hori dagoeneko presente dago gure eguneroko lanean. Hemendik aurrera garatu, ulertu eta esploratu egin behar dugu, ahalik eta etekin handiena ateratzeko ".
Workshop-a BCMaterialsen egoitzan egingo da, Leioako UPV/EHUko Parke Zientifikoko Martina Casiano eraikinean. Izen-ematea doakoa da, aldez aurretik erregistratuta, eta urriaren 24ra arte zabalik dago ekitaldiaren webgunean: https://www.nm4bl.org/
Programa oso interesgarria
"New Materials for a Better Life!" 2023an, besteak beste, hauek izango dira parte-hartzaileak: Ricardo Díez Muiño, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) zuzendariak, Euskadiko ‘high performace computing’-aren analisia eta kasu praktiko batean duen aplikazioa egingo du; Martin Mevissen, IBMk Dublinen duen adimen artifizialerako eta teknologia kuantikorako laborategiko ikertzaile buruak, bi teknologia horiek industria-aplikazioetarako duten ahalmenari buruzko introdukzioa bat egingo du; eta José Antonio Lozano, Basque Center for Applied Mathematics - BCAM zentroko zuzendari zientifikoak, adimen artifizialaren ikuspegi matematikoari buruzko hitzaildi bat mango du.
Karolina Zofia Milowskak (CICnanoGUNE) esperimentuak osatzeko eskala anitzeko modelatu kuantiko eta klasikoetara hurbilketa bat aurkeztuko du; Mois Ilia Aroyok (UPV/EHU) Bilbao Crystallographic Server-en zerbitzuei buruz hitz egingo du; eta Ivan Coluzza eta Ivan Infante BCMaterialseko zientzialariek proteinen eta material berrien diseinuan egindako ikerketa eta material aurreratuak sortzeko ‘machine learning’-a partekatuko dituzte, hurrenez hurren.
Coluzza eta Infante, biak Ikerbasque Research Professors en BCMaterials, Materialen Zientzia Konputazionalaren zeharkako ikerketa-lerroaren buru dira zentroan. Lerro honek inplikazio handiak ditu zentroko gainerako ikerketa-lerroetan: material aktiboak eta adimendunak, mikro eta nanogailuak, material mikro eta nanoegituratuak, materialak eta gainazal funtzional eta aurreratuak.
BCMaterials-eko Materialen Zientzia Konputazionalaren ildoaren garapenak onura handia atera dio Eusko Jaurlaritzaren IKUR estrategiari. Bultzada horri esker, ildoak ikertzaile kopuru esanguratsua du, eta etorkizun hurbilean handitu egingo da.
Related news
Artikulu berria Zientzia Kaieran: planetaren mugak errespetatzen dituzten bateria eramangarriak
Digitalizazioak gailuen bizitza baliagarria laburtu eta hondakin elektronikoak areagotu ditu: 53,6 milioi tona 2019an, Nazio Batuen arabera, eta 110 milioi tona aurreikusten dira 2050erako.…Zientzia eta dibertsioa Bilboko Ikertzaileen Europako Gauean
Joan den irailaren 25ean, BCMaterialsek Ikertzaileen Europako Gauaren edizio berri batean parte hartu zuen. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ekimena Bilboko Arenalean egin zen. Adin…BCMaterials-en ikerketa, Journal of Materials Chemistry A aldizkariaren azalea
Maibelin Rosales BCMaterials-eko ikertzaileak gidatutako ikerketa bat, Senentxu Lanceros-Méndez, Javier del Campo eta Jorge Saiz ikertzaileekin batera egina, Journal of Materials Chemistry A…Hitzaldi gonbidatua Franck Dumeignilekin biorrefinerietaz (urriak 1)
Datorren ostegunean, urriaren 1ean, Franck Dumeignil, Lilleko Unibertsitateko (Frantzia) katedradunak, 'An Overview of Biorefineries' hitzaldia aurkeztuko du BCMaterials-en. Hitzaldia EHUko Leioako…