BCMaterials-ek MULTI-FUN proiektu europarraren partzuergoaren bilera hartu du bere egoitzan
Martxoaren 15ean eta 16an, BCMaterials-ek MULTI-FUN proiektu europarraren partzuergoaren bilera hartu du bere Leioako egoitzan. Zentroak berak proeiktuan parte hartzen du bazkide gisa. Bilerak proiektu honetan lan egiten duten 8 herrialdetako 21 erakundeetako 30 ordezkari biltzen ditu. Topaketaren helburua orain arte egindako lanaren aurrerapenak aztertzea eta programaren azken fasea prestatzea da.
MULTI-FUN proiektua, EU Horizon 2020 berrikuntza programak finantzatua, duela hiru urte hasi zen martxan.
Proiektu honen helburua da, alde batetik, automobilen industriarako metalaren fabrikazio gehigarriko sistemen errendimendua eta eraginkortasuna hobetzea, eta, bestetik, material ugariko 3D eredu konplexuak fabrikatzea, tamaina handiko piezen gaitasunak sakrifikatu gabe. Horrela, fabrikazio gehigarri bidez lortutako zazpi frogatzaile sortu, ezaugarritu eta baliozkotuko dira, automobilgintzaren merkatuan zuzenean inplementatzeko.
Proiektuko bazkideen lanari esker, funtzio anitzeko propietateak dituzten frogagailuak sortuko dira, bai eta gidatzearen funtzionaltasun- eta segurtasun-alderdiak hobetuko dituzten beste batzuk ere, aldi berean, piezen ohiko errendimendu mekanikoari eusten.
Partzuergoaren bilerari lotutako ekitaldi gisa, martxoaren 17an, ostirala, Speed-Tech Forum bat egingo da, publikoari irekia. Bertan, fabrikazio gehigarriarekin lotutako Europako hainbat proiekturen hitzaldiak eskainiko dira. Ekitaldia Martina Casiano eraikinean ere izango da.
Related news
Hitzaldi gonbidatua Amparo Ruiz Carreterorekin elektronika supramolekular kiralari buruz (azaroak 23)
Azaroaren 23an, astelehena, Amparo Ruiz Carretero, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko (ICMM-CSIC) ATRAE ikertzaile seniorrak, hitzaldi gonbidatu bat emango du BCMaterialsen, «Twist and bond:…BCMaterialsek MOFak eta hidrogelak eraman zituen BeZientzia 2026 zientzia-azokara
BCMaterialsek BeZientzia zientzia-azokan hartu zuen parte urriaren 26an eta 27an. Azoka Bilboko Ensanche eraikinean egin zen, eta Bizkaiko bost BERC zentroak bildu zituen: Achucarro, BC3, BCAM,…BCMaterialsen urteko workshopak trantsizio berderako katalisia jarriko du erdigunean
BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures zentroak, urteko workshoparen edizio berria egingo du: “New Materials for a Better Life”. 2026ko azaroaren 25ean, asteazkena…IMoH 2026-k neutroi-iturri trinkoen nazioarteko komunitatea bildu du BCMaterialsen
Neutroien zientziako ehun bat espezialista inguru, Europako eta Ipar Amerikako hamabi bat herrialdetatik etorriak, bildu ziren Leioan urriaren 13tik 15era, International Meeting on Challenges and…