Jordi Llusar, doktoratu ondoko ikertzaile berria

Jordi Llusarri ongietorria eman nahi diogu gure zentroko doktoratu ondoko ikertzaile berri gisa. Valentziako Jaume I Unibertsitatean Kimikan lizentziatu ondoren, Fisika Teorikoko masterra egin zuen Valentziako Unibertsitatean. Ondoren, Jaume I. Jordi Unibertsitatean ere Kimika Fisikoan doktoratu zen. Jordi-k Materialen Zientzia Konputazionalaren zeharkako ikerketa-ildoan lan egingo du, Iván Infante Ikerbasque Reserarch Professor-ekin lankidetzan. Ongi etorri, Jordi!

Irene Carbajo, doktoratu aurreko ikertzaile berria

Irene Carbajo BCMaterials-en hasi da doktoratu aurreko ikertzaile gisa. Carbajo-k, Madrilgo Universidad Complutenseko Fisikako lizentziaduna da eta Huelvako Unibertsitateko Simulazio Molekularreko Masterra dauka. Gure zentroko ikertzaile berri hau Materialen Zientzia Konputazionalaren zeharkako ikerketa-ildoann arituko da, Ivan infante-rekin, BCMaterials-eko Ikerbasque Research Professor-ekin lankidetzan. Ongi etorri, Irene!

Marina Navarro eta Hugo Salazar, doktoratu ondoko ikertzaile berriak

BCMaterials-etik ongietorria egin nahi diegu Marina Navarrori eta Hugo Salazarri, doktoratu ondoko ikertzaile berriei. Juan Pablo Esquivelekin (Ikerbasque Research Associate) batera arituko da Navarro, doitasunezko nekazaritzarako bateria iraunkor eta biodegradagarrietan. Salazarren ikerketa material zeramikoen eta konposatu funtzionalen garapenean oinarrituko da, energia ioiak biltegiratu, bihurtu eta eroateko. Salazarrek Ikerbasque Qi Zang ikerketa-irakaslearekin egingo du lan.

BCMaterials, Adagio programako bazkide berria

BCMaterials Adagio programari atxikitako erakunde bihurtu da. Ekimen honek doktoratu ondoko ikertzaileei bekak ematea du helburu, fabrikazio aurreratuaren arloan hiru urtez proiektu zientifikoak garatzeko. Adagio programa (Advanced ManufacturIng Research Fellowship Programme in the Basque – New Aquitaine Region) MSCA cofund ekimena da, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Frantziako Bordeleko Unibertsitateak sustatua.

IMoH kongresuak zientzia neutronikoetako nazioarteko adituak bildu zituen BCMaterials-en egoitzan

Ekainaren 20tik 22ra, Europako zientzia neutronikoetako aditu nagusietako batzuk IMoH 2022, 1st International Meeting on Challenges and Opportunities for HICANS kongresuan bildu ziren. Martina Casiano eraikineko auditorioan (BCMaterials-en egoitzan) egin zen ekitaldia, eta aitzindaria izan zen nazioartean HICANen tratamendu espezifikoan.
Subscribe to Berriak