Xavier Moyaren hitzaldi gonbidatua otsailaren 22an
Otsailaren 22an, osteguna, 12:00etatik aurrera, Martina Casiano eraikineko (BCMaterialsen egoitza, Leioa) auditorioan hitzaldi gonbidatu berri bat izango da gure zentroan.
Xavier Moyak, Cambridgeko Unibertsitateko Materialen Fisikako irakasleak, emango du hitzaldia. Izenburua "Barocaloric materials for zero-carbon heating and cooling" izango da. Material barokalorikoak berokuntza- eta hozte-sistemen alternatiba handi gisa aurkezten dira, gas naturalaren eta hidrofluorokarbonoen ordezko gisa, berotegi-efektuko gasak baitira.
Moya irakaslea material funtzionalen fase-trantsizioetan espezializatuta dago, material horien propietate estruktural, magnetiko, elektriko eta termikoek akoplamendu handia erakusten baitute. Bere ikerketa nagusiki hozteko aplikazioetarako material kalorikoetan eta datuak biltegiratzeko material magnetoelektrikoetan oinarritzen da. Moyak Fisika Esperimentaleko Ikertzaile Gazte Saria jaso zuen 2015ean, Espainiako Fisikako Errege Elkartearen eskutik, "35 urtetik beherako talentu zientifiko handiko ikertzaileei" eskainia.
Hitzaldira bertaratzeko aukera zabalik dago entzuleentzako lekua bete arte.
Related news
Sang-Young Leeren hitzaldi gonbidatua, maiatzaren 27an
BCMaterialsek hitzaldi gonbidatu berri bat eskainiko du maiatzaren 27an, Hego Koreako Yonsei Unibertsitateko Ingeniaritza Kimiko eta Biomolekularreko Departamentuko irakasle Sang-Young Lee…BCMaterialsen bisita zientifikoa eta hitzaldi gonbidatuak Brasilen
Edmond eta Lilly Safra Neurozientzien Institutu Nazionalak (Brasil) Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterialseko zuzendari zientifikoa hartu zuen maiatzaren hasieran. Bisitan, Lanceros-Mendezek zentroko…Javier Vela-ren hitzaldi gonbidatua Maiatzaren 17an
BCMaterialsek beste hitzaldi gonbidatu bat eskainiko du maiatzaren 17an, Javier Vela doktorea, Iowa Stateko Unibertsitateko (AEB) Kimikako katedradunaren, eskutik. Hitzaldia Martina Casiano…2024ko Pint of Science Bilbao jaialdia (Maiatzak 13-15)
BCMaterials-ek Pint of Science dibulgazio-zientzia jaialdiaren Bilboko edizioarekin kolaboratzen du beste behin. Zentroak ere koordinatzen du ekitaldia, maiatzaren 13tik 15era hiriko lau tabernetara…