Vladimir Goluben hitzaldi gonbidatua otsailaren 16an

BCMaterials-ek hitzaldi gonbidatu berri bat eskainiko du otsailaren 16an, Vladimir Golub Ukrainako Magnetismo Institutuko (NASU) Materia Kondentsatuaren Propietate Magnetodinamikoen saileko buruaren eskutik.

Hitzaldia Martina Casiano eraikinean (BCMaterialsen egoitza, Leioa) izango da 11:00etan. Hitzaldiaren izena "Magnetostatic and magnetoresonance study of nanomagnetics and heterogeneous structures. Focus on nanotwinned epitaxial films of magnetic shape memory alloys" izango da.

35 urte baino gehiagoko ikerketa-karrerarekin, Golub irakaslea aditua da egoera solidoaren fisikan, magnetismoan, material funtzionaletan eta, zehazkiago, nanomaterialen eta heteroegitura magnetikoen propietate magnetikoetan.

Hitzaldira bertaratzeko aukera zabalik dago entzuleentzako lekua bete arte.

Related news

See all news