Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen bisita
Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen eta Inmaculada Arostegui eta Guillermo Quindós Ikerketa eta Garapen Zientifiko-sozialeko eta Transferentziako errektoreordeen bisita instituzionala jaso zuen BCMaterialsek bere Leioako egoitzan.
Bisita bi erakundeek duten lankidetza-harreman bikainaren barruan kokatzen da. Gainera, ateak irekitzen dizkie etorkizuneko proiektu eta jardueretan lankidetzan aritzeko aukera berriei.
BCMaterialsetik gure esker ona adierazi nahi dugu UPV/EHUko ordezkari instituzionalek gure zentroan agertutako interesagatik, eta ziur gaude gaur egungo elkarlan bikaina are emankorragoa izango dela datozen urteetan.
Related news
Sang-Young Leeren hitzaldi gonbidatua, maiatzaren 27an
BCMaterialsek hitzaldi gonbidatu berri bat eskainiko du maiatzaren 27an, Hego Koreako Yonsei Unibertsitateko Ingeniaritza Kimiko eta Biomolekularreko Departamentuko irakasle Sang-Young Lee…BCMaterialsen bisita zientifikoa eta hitzaldi gonbidatuak Brasilen
Edmond eta Lilly Safra Neurozientzien Institutu Nazionalak (Brasil) Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterialseko zuzendari zientifikoa hartu zuen maiatzaren hasieran. Bisitan, Lanceros-Mendezek zentroko…Javier Vela-ren hitzaldi gonbidatua Maiatzaren 17an
BCMaterialsek beste hitzaldi gonbidatu bat eskainiko du maiatzaren 17an, Javier Vela doktorea, Iowa Stateko Unibertsitateko (AEB) Kimikako katedradunaren, eskutik. Hitzaldia Martina Casiano…2024ko Pint of Science Bilbao jaialdia (Maiatzak 13-15)
BCMaterials-ek Pint of Science dibulgazio-zientzia jaialdiaren Bilboko edizioarekin kolaboratzen du beste behin. Zentroak ere koordinatzen du ekitaldia, maiatzaren 13tik 15era hiriko lau tabernetara…