BCMaterials-ek Emakumeak Zientzian ekimenarekin bat egiten du
BCMaterials Emakumeak Zientzian ekimenaren erakunde koordinatzaile gisa bat egin da aurten. Kolektibo honek jarduera-programa zabala garatzen du urtero Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren inguruan. Zortzigarren edizio honetan, Emakumeak Zientzian, 60 jarduera baino gehiago antolatuko dira: bisitak, tailerrak, hitzaldiak eta mahai-inguruak, erakusketak, zinema-emanaldiak, STEM prestakuntza...
Jarduera-programa Emakumeak Zientzian elkartearen webgunean dago eskuragarri: https://emakumeakzientzian.eus/eu/programa-2024/. Publiko orori zuzendutako jarduerak dira: ikasleak, kolektibo espezifikoetako emakumeak (nerabeak eta 55 urtetik gorakoak), familiak, zientzia eta teknologiaren arloko profesionalak eta, publiko orokorra. Izen-ematea doakoa da eta urtarrilaren 17tik aurrera egongo da zabalik, jarduererako lekuak agortu arte.
Emakumeak Zientzian kolektiboa Euskadiko ikerketa zientifiko eta teknologikoarekin lotutako 32 erakundek osatzen dute: unibertsitateak, ikerketa-zentroek, zientziaren garapenerako fundazioek... Era berean, erakundeen laguntza handia du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatuan, bai eta erakunde pribatuen laguntza ere.
Emakume zientzialarien lana islatzea
Emakumeak Zientzian programaren helburu nagusiak honako hauek dira: emakume zientzialarien lana nabarmentzea, genero-rolekiko topikoak haustea eta bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean.
Esparru horretan kokatzen da BCMaterials-ek otsailaren 14an eta 15ean antolatuko duen jarduera, ikastetxeei zuzendua. Bertan, BCMaterials-eko emakume zientzialariek ingurumenaren, energiaren, osasunaren eta teknologia berrien inguruan zientzian egiten duten lana erakutsiko dute. Bisitaldietan, ikasleek gure zientzialariekin batera esperimentatu ahal izango dute eta beren lanaren egunerokotasuna ezagutu.
Related news
Sang-Young Leeren hitzaldi gonbidatua, maiatzaren 27an
BCMaterialsek hitzaldi gonbidatu berri bat eskainiko du maiatzaren 27an, Hego Koreako Yonsei Unibertsitateko Ingeniaritza Kimiko eta Biomolekularreko Departamentuko irakasle Sang-Young Lee…BCMaterialsen bisita zientifikoa eta hitzaldi gonbidatuak Brasilen
Edmond eta Lilly Safra Neurozientzien Institutu Nazionalak (Brasil) Senentxu Lanceros-Mendez BCMaterialseko zuzendari zientifikoa hartu zuen maiatzaren hasieran. Bisitan, Lanceros-Mendezek zentroko…Javier Vela-ren hitzaldi gonbidatua Maiatzaren 17an
BCMaterialsek beste hitzaldi gonbidatu bat eskainiko du maiatzaren 17an, Javier Vela doktorea, Iowa Stateko Unibertsitateko (AEB) Kimikako katedradunaren, eskutik. Hitzaldia Martina Casiano…2024ko Pint of Science Bilbao jaialdia (Maiatzak 13-15)
BCMaterials-ek Pint of Science dibulgazio-zientzia jaialdiaren Bilboko edizioarekin kolaboratzen du beste behin. Zentroak ere koordinatzen du ekitaldia, maiatzaren 13tik 15era hiriko lau tabernetara…