XEDEA

BCMaterials, Basque Center on Materials, Applications and Nanostructures, BERC´s-en sarean (Basque Excellence Research Centers-Bikaintasun Ikerketarako Euskal Zentroak) barne dago. BCMaterialsen xedea propietate aurreratuak dauzkaten multifuntzio eta eraginkor materialetan diziplinarteko goi-mailako ikerkuntza garatzea da, haien oinarrizko propietateak ikertzetik aplikazio berriak sortzera arte. Hori dela eta, etorkizuneko materialei buruzko ezagutza sortzea da gure xedea, ezagutza hori soluzio (multi)funtzionaletan eta gailu berrietan bihurtzen lotuta ere, gizartearen onurarako.

Xede hau lortzeko gai izateko, BCMaterials-ek diziplinarteko lankidetza sustatzen du zentro eta enpresa liderrekin, aurrerapen zientifiko eta teknologiko nagusien gidari gisa, material berrietan goi-mailako graduondoko prestakuntzarekin batera.

IKUSPEGIA

BCMaterialsek multifuntzional, eraginkor eta nanoeskalako materialetan ikerkuntzan nazioarteko erreferentzia zentro bat izateko konpromezua hartu du. Gure gizartearekiko konpromezuak ikerketa, garapen eta transferentzia teknologikoan ez ezik, zientziaren hedapena eta goi-mailako ikertzaile belaunaldi berrien prestakuntza ere barne hartzen du. Horrela, lekuko, nazioko eta nazioarteko erakunde, instituzio eta enpresekin harreman estuak garatzen ditugu, gure trebetasuna eta instalazioak haien eskuetan jartzen kalitate goreneko teknologiarekin erlazionatutako berrikuntzak eta materialak aztertzeko.
Argitalpen zientifikoen eta proiektuen kalitatea, zentruaren irudi eta prestigioekin batera, ikerketa bikaintasunean, langileekiko gogobetetasunean eta erantzukizun sozialean oinarrituta, BCMaterials-en nazioarteko aintzatespenaren oinarria da.

BALIOAK

Hauek dira BCMaterials-ek hartutako erreferentzia-balioak:

  • Materialen teknologien eta material aurreratuen arloan lidergoa.
  • Bikaintasun printzipioekin konpromezua.
  • Gardentasuna, eraginkortasuna eta eragingarritasuna baliabideen kudeaketan.
  • Ikertzaileen eta bestelako langileen asetasuna eta garapena.
  • Gizartearekiko itzulerarik handienaren eta iraunkortasunerako ekarpenaren bilaketa.
TOP